Partekatu edukia
4/22 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2022rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.
Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu da honako hauetan ezarritakoa: 18/2021 Foru Legea, abenduaren 29koa, Nafarroako 2022. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; eta 22/2021 Legea, abenduaren 30ekoa, Estatuko 2022. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoarena; Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa eta Nafarroako Arartekoaren otsailaren 26ko 17/08 eta urtarrilaren 26ko 6/09 ebazpenak.
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko langileen ordainsariak Nafarroako 2022. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legean 2022rako ezarritako gehieneko igoera globala adina igoko direla 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2022rako urteko ordainsari gordina 72.084,74 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.
Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2022rako urteko ordainsari gordina 59.254,16 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea. Horrek esan nahi du % 5,06 igo dela.
Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2022rako urteko ordainsari gordina 56.400,12 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.
Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2022rako urteko ordainsari gordina 34.760,18 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.
Seigarrena.- Baimena ematea hurrengo kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:
Partida |
Izena |
Jatorrizko partida |
Helmugako partida |
---|---|---|---|
|
|
|
|
1604 |
I. kapitulua, funtsa |
9.131,64 |
|
1000 |
Defendatzailearen ordainsariak |
|
1.413,44 |
1100 |
Behin-behineko langileen ordainsariak |
|
5.183,08 |
1230 |
Funtzionarioen ordainsariak |
|
2.535,12 |
1230 |
Funtzionarioen ordainsariak |
38.571,12 |
|
1310 |
Kontratatutako langileen ordainsariak |
|
38.571,12 |
Partida |
Izena |
Zenbatekoa |
---|---|---|
|
|
|
1000 |
Defendatzailearen ordainsariak |
72.084,74 |
1100 |
Behin-behineko langileen ordainsariak |
264.346,74 |
1230 |
Funtzionarioen ordainsariak |
90.724,76 |
1310 |
Kontratatutako langileen ordainsariak |
38.571,12 |
1600 |
Gizarte Segurantza |
103.624,34 |
Zortzigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñea, 2022ko urtarrilaren 27an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia