Partekatu edukia
4/22 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, Laura Ugarte Longás andrea Nafarroako Arartekoaren Aholkulari Tekniko izendatzekoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 40. artikuluarekin bat etorriz,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Laura Ugarte Longás andrea izendatzea, aldi baterako, Nafarroako Arartekoaren Aholkulari Teknikoaren zereginetarako, 2022ko martxoaren 24tik aurrerako ondorenekin.
Bigarrena.- Izendapen horrek eragindako gastua indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 1100 partidaren kargura, “Aldi baterako langileen ordainsariak” izeneko partidaren kargura, egingo dela zehaztea.
Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Iruñean, 2022ko martxoaren 24an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia