Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

39/21 EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, aurrekontuaren kontabilizazio eta esleipen egokiarentzat, ekitaldi honetan edota ekitaldi hau bukatu baino lehen aurkeztu behar diren zerbitzu, hornikuntza, gastu edota prestazio orokorren kredituen arteko transferentziak onesten dituena

2021 abendua 31

39/21 EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, aurrekontuaren kontabilizazio eta esleipen egokiarentzat, ekitaldi honetan edota ekitaldi hau bukatu baino lehen aurkeztu behar diren zerbitzu, hornikuntza, gastu edota prestazio orokorren kredituen arteko transferentziak onesten dituena,

Ikusi da 2021eko abenduaren 31n aurrekontuaren egikaritzearen egoera, kudeaketako teknikariaren txostenak eta kontu hartzailearen txostenak eta Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioan ezarritakoa kontuan hartuz, arlo ekonomikoari eta kontabilitateari dagokionez instituzio honek aipatutako erregelamendua bete behar du, 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koaren 44. Artikuluan ezartzen den bezala.

 

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Ondorengo kreditu transferentzia onestea:

Partida

  Izena

 Jatorrizko
     partida

    Helmugako
       partida

2280

  Hornikuntzak

 4.017,95

 

2200

  Bulego-material inbentariaezina edo arrunta

 

    1.987,83

2220

  Telefono bidezko komunikazioak

 

    2.030,12

6020

  Eraikinak

 2.000,00

 

6050

  Bulegoko altzariak

 1.000,00

 

6060

  Informazioa prozesatzeko ekipamenduak

 6.126,36

 

6083

  Liburuak eta bestelako argitalpenak erostea

     447,59

 

6031

  Makineria eta instalazioak

 

    2.642,95

6090

  Aplikazio informatikoak

 

    6.931,00

 

 

 

Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2022ko urtarrilaren 24an.

 

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia