Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

36/23 EBAZPENA, urriaren 23koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, % 0,5 igotzen dira, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzura dauden langileen ordainsariak, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta

2023 urria 23

Ministro Kontseiluak, 2023ko urriaren 3ko Erabakiaren bidez, sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariak % 0,5 igotzea onartu zuen, 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 19.Bi.2.a) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legeak, 6., 8. eta 9. artikuluetan, ezartzen du ezen, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Estatuko legerian sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat ezarritako gehieneko igoera globala izanen dutela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen eta estatutupeko langileen, izendapen askeko zuzendarien eta goi-kargudunen eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko gainerako behin-behineko langileen ordainsariek.

Nafarroako Arartekoaren 2023ko urtarrilaren 27ko, martxoaren 31ko, apirilaren 26ko eta ekainaren 8ko 3/23, 10/23, 14/23 eta 18/22 Ebazpenen bidez, hurrenez hurren, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzuko langileentzako 2023rako urteko ordainsari gordinak ezarri ziren, eta horiek finantzatzeko behar ziren kredituak baimendu, konprometitu eta aldatu ziren.

Kudeaketako Teknikariaren txostena ikusita, eta 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legean, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa abenduaren 23ko 31/2022 Legean, eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioan ezarritakoaren arabera,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Xedatzea, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariek % 0,5eko igoera gehigarria izanen dutela 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2023rako urteko ordainsari gordina 75.339,18 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2023rako urteko ordainsari gordina 64.552,58 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zuzendari Nagusiaren ordainsariaren baliokidea.

Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2023rako urteko ordainsari gordina 58.946,44 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2023rako urteko ordainsari gordina 58.946,44 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2023rako urteko ordainsari gordina 36.329,58 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren idazkariaren ordainsariaren baliokidea.

Zazpigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

 

Partida

Izena

Jatorrizko partida

Helmugako partida

       

1604

I. kapitulua, funtsa

2.186,16

 

1000

Defendatzailearen ordainsariak

 

365,68

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

 

1.639,54

1600

Gizarte Segurantza

 

180,94

1230

Funtzionarioen ordainsariak

97,86

 

1310

Kontratatutako langileen ordainsariak

 

97,86

 

Zortzigarrena.- Langileen gastuei buruzko I. kapituluan baimendutako eta konprometitutako gastuak aldatzea, erakundean lanean ari diren langileen ordainsariak behar bezala isla daitezen 2023 ekitaldian, indarrean dagoen gastuen aurrekontuko partida hauen kargura:

 

Partida

Izena

Zenbatekoa

     

1000

Defendatzailearen ordainsariak

365,68

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

1.639,54

1230

Funtzionarioen ordainsariak

551,16

1310

Kontratatutako langileen ordainsariak

97,86

1600

Gizarte Segurantza

180,93

 

Bederatzigarrena.- Atzerapenen ordainsari bat ordaintzeko agintzea, urtarriletik irailera bitarteko hilabeteengatik, % 3ko igoera finkatuak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak izan ditzan.

Hamargarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñean, 2023ko urriaren 23an.

 

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia