Partekatu edukia
34/21 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoarena, horren bidez Westlaw-Aranzadi Institucionesen datu‑base juridikoko harpidetza ordaintzeko gastua agintzen da Nafarroako Arartekoaren erakundearentzako.
Ikusi da harpidetza hori esleitzeko beharrizanari buruzko kudeaketa‑teknikariaren txostena eta Kontu Hartzailetzaren txostena. Aintzat hartu da Kontratu Publikoen apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea.
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- “Programa eta lizentzien errentamendua” izeneko 2061 partidaren kargu 2022 urteko ekitaldi‑gastuen aurrekontutik 9.147,73 euroko gastua baimentzea Westlaw-Aranzadi Instituciones datu‑basean harpidetza ordaintzeko.
Bigarrena.- Harpidetza hori Editorial Aranzadi SAri esleitzea, […], 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra arte, eta zenbatekoa 7.560,11 euro, BEZ gabe, izango da.
Hirugarrena.- Kontratazio horretatik eratorritako gastuak 2022 ekitaldian aplikatuko dira, 2061 partidan kreditu egoki eta nahikoa egoteak baldintzatuko du, “Programa eta lizentzien errentamendua” izenekoa, 2022 urteko ekitaldiko gastu‑aurrekontuarena.
Laugarrena.- Ebazpen hau Editorial Aranzadi SAri eta kontu‑hartzaileari helaraztea.
Iruñea, 2021eko abenduaren 21a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia