Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

3/22 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, Inés Monreal Azcárate andrea Nafarroako Arartekoaren Aholkulari Tekniko izendatzekoa.

2022 martxoa 24

3/22 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, Inés Monreal Azcárate andrea Nafarroako Arartekoaren Aholkulari Tekniko izendatzekoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 40. artikuluarekin bat etorriz,

 

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Inés Monreal Azcárate andrea izendatzea, aldi baterako, Nafarroako Arartekoaren Aholkulari Teknikoaren zereginetarako, 2022ko martxoaren 24tik aurrerako ondorenekin.

Bigarrena.- Izendapen horrek eragindako gastua indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 1100 partidaren kargura, “Aldi baterako langileen ordainsariak” izeneko partidaren kargura, egingo dela zehaztea.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

 

Iruñean, 2022ko martxoaren 24an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia