Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

29/21 EBAZPENA, urriaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena, zeinaren bidez Nafarroako Arartekoa erakundearen kontabilitaterako Euro Sical aplikazio informatikoaren euskarria emateko eta mantentze-lanak egiteko kontratua berritzeko gastua agintzen den.

2021 urria 26

29/21 EBAZPENA, urriaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena, zeinaren bidez Nafarroako Arartekoa erakundearen kontabilitaterako Euro Sical aplikazio informatikoaren euskarria emateko eta mantentze-lanak egiteko kontratua berritzeko gastua agintzen den.

Ikusi dira kudeaketa-teknikariaren txostena, kontratazio hori esleitzeari buruzkoa, eta Kontu Hartzailetzaren txostena. Hori horrela, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,

 

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- 2.391,34 euroko gastua baimentzea 2022 ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2160 partidaren kargura (“Ekipo informatikoen konpontze-, kontserbazio- eta mantentze-lanak”).

Bigarrena.- Spai Innova Astigitas SL enpresari […] esleitzea kontabilitaterako Euro Sical aplikazio informazioaren euskarria emateko zerbitzuen kontratazioa, 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarteko aldirako. Kontratuaren zenbatekoa 1.976,31 eurokoa izango da, BEZik gabe.

Hirugarrena.- Kontratazio horretatik eratorritako gastuak 2022 ekitaldian aplikatuko dira, eta horiek gauzatu ahal izateko nahitaezkoa izango da behar adinako kreditua erabilgarri egotea 2022 ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2160 partidan (“Ekipo informatikoen konpontze-, kontserbazio- eta mantentze-lanak”).

Laugarrena.- Honako ebazpen hau kontu-hartzaileari helaraztea.

Iruñean, 2021eko urriaren 26an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia