Partekatu edukia
24/22 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Arartekoarena, 2021eko soberakinak Foru Komunitatearen Diruzaintzara itzultzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Arartekoaren ekainaren 23ko 21/22 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeari helarazi zitzaion Nafarroako Arartekoaren 2021eko Kontu Orokorraren espedientea, hark onar zezan.
2022ko uztailaren 1eko bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erabaki zuen Nafarroako Arartekoaren 2021 ekitaldi ekonomikoko Kontu Orokorra onartzea, eta xedatu zuen, onartutako likidazioarekin bat etorriz, Foru Komunitateko Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekoa, 2021eko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagokiena, 92.590,01 eurokoa dela.
Ikusi da kontu-hartzailearen txostena.
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Foru Komunitateko Diruzaintzari itzultzea 92.590,01 euro, 2021 ekitaldi ekonomikoko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagozkienak.
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2022ko uztailaren 1ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia