Partekatu edukia
22/22 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuaren kontratua esleitzen duena 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean.
Nafarroako Arartekoaren ekainaren 8ko 18/22 Ebazpenaren bidez, zerbitzu horiek kontratatzeko hasiera eman zitzaion, eta bost enpresei egin zitzaien prozedura horretan parte hartzeko gonbita.
Horrela, bada, aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren eta kudeaketa-teknikariaren 2022ko ekainaren 22ko txostena, eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ondoren, eta kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- , Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuaren kontratua identifikazio fiskalerako […] zenbakidun Hori-Hori, S.A. enpresari esleitzea, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, urteko 15.111 euroren truke (BEZa kanpo), 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era arteko aldirako.
Bigarrena.- Esleipendunari eskatzea kontratua formalizatzera aurkez dadila bost egun naturaleko epean, adjudikazio-etenaldia amaitzen denetik zenbatuta, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.
Hirugarrena.- 3.000 euroko gastua baimentzea, BEZa barne, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa), 2022ko ekitaldiari egoztekoa den parteagatik.
Laugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2023ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2023ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2023ko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Bostgarrena.- Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten enpresei jakinaraztea.
Seigarrena.- Ebazpen honen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.
Zazpigarrena.- Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, salbu eta prozeduran interesdun diren pertsona guztiek esanbidezko adierazpen bat egiten badute, non Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari erreklamazioa aurkezteari uko egiten diotela baieztatzen duten, esleipen hau hamar egun naturalez etengo da.
Iruñea, 2022ko ekainaren 29an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia