Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

2/22 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2022 ekitaldiko lehen hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2022 urtarrila 13

2/22 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2022 ekitaldiko lehen hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2022. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2022erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (18/2021, abenduaren 29koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2020ko urtarrilaren 27ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako lehen hiruhilekoan funtziona dezan.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.

 

EBATZI DUT:

Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 218.425,00 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako lehen hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (18/2021, abenduaren 29koa) 22. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren  Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida /

Denominación / Izena

Zenbatekoa

P01003 P2000 4452 911200

Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak

210.865,00

P01003 P2000 7452 911200

Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak

7.560,00

 

Guztira

218.425,00

 

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

 

Iruñea, 2022ko urtarrilaren 13a

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia