Partekatu edukia
15/22 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, […] lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.
[…], erakundean administrari postua duen funtzionarioak, 55 urte edo gehiago izateagatik, 2022ko apirilaren 22an egindako eskaera ikusi da, lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko eskatzen duena, eta eskaerari dagokionez kudeaketa-teknikariak igorritako txostena ere bai.
Lanaldi-murrizketari dagokionean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, hau da, ondorengo hauekin:
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Egindako eskaera onartzea, […] lanaldiaren laurdenaren murrizketaren luzapena emanez, aipatutako araudiak ezartzen dituen baldintzetan, eta 2022ko maiatzaren 2tik 2022ko azaroaren 1era arteko ondorioekin, bi egun horiek barne.
Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta interesdunari jakinaraztea.
Iruñea, 2022ko apirilaren 29an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia