Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

13/22 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2022rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta baimendutako eta konprometitutako kredituak langileen gastu horiek finantzatzeko aldatzen dira.

2022 apirila 20

13/22 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2022rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta baimendutako eta konprometitutako kredituak langileen gastu horiek finantzatzeko aldatzen dira.

Nafarroako Arartekoaren urtarrilaren 27ko 4/22 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen urteko ordainsari gordinak finkatu ziren 2022rako, eta horiek finantzatzeko behar ziren kredituak baimendu eta konprometitu ziren.

2022ko apirilaren 4an egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuaren Mahaiak, Erabaki bidez onetsi zuen erakundeak proposatutako plantilla organikoa aldatzea.

Apirilaren 11ko 12/22 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoak Susana Galilea Barrio andrea behin-behineko langile izendatu zuen, Nafarroako Arartekoaren Kabineteko Buruaren eginkizunak betetzeko.

Ikusi da kudeaketari buruzko txosten teknikoa. Txostenak izendapen horren ondorioz aurrekontuetan egin beharreko doikuntzen berri ematen du, eta Nafarroako Parlamentuaren ekonomia- eta finantza-araudian ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

 

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2022rako urteko ordainsari gordina 56.400,12 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bigarrena.- Baimena ematea hurrengo kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

Partida

Izena

Jatorrizko partida

Helmugako partida

 

 

 

 

1604

I. kapitulua, funtsa

11.414,39

 

1000

Defendatzailearen ordainsariak

3.752,25

 

2120

Eraikinak konpondu, kontserbatu eta mantentzea

2.000,00

 

2130

Makineria, instalazioak eta tresneriak konpondu eta konts.

1.000,00

 

2202

Prentsa, aldizkariak eta aldizkako argitalpenak

500,00

 

2221

Posta eta telegrafo bidezko komunikazioak

1.165,44

 

2263

Gizarte-arretak eta protokoloa

1.000,00

 

2264

Defendatzailearen bidaia ofizialak

1.500,00

 

2265

Jarduera orokorrak eta zabalkundekoak

1.000,00

 

2277

Egindako bestelako lanak (bitartekaritza)

16.500,00

 

2278

Euskararako itzulpen-lanak

2.000,00

 

2279

Egindako bestelako lanak

4.000,00

 

2280

Hornikuntzak

4.000,00

 

2300

Bidaia-sariak, lokomozioa eta bidaia-gastuak

1.500,00

 

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

 

39.636,75

1600

Gizarte Segurantza

 

11.695,33

Hirugarrena.- Langileen gastuei buruzko I. kapituluan baimendutako eta konprometitutako gastuak aldatzea, erakundean lanean ari diren langileen ordainsariak behar bezala isla daitezen 2022 ekitaldian, indarrean dagoen gastuen aurrekontuko partida hauen kargura:

Partida

Izena

Zenbatekoa

 

 

 

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

40.733,42

1600

Gizarte Segurantza

11.695,33

Laugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

 

Iruñean, 2022ko apirilaren 20an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Patxi Vera Donazar

 

Partekatu edukia