Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

10/22 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Nafarroako Arartekoarena, zeinaren bidez Javier Pérez Font Nafarroako Arartekoaren aholkulari teknikoari baimena ematen zaion unibertsitateko irakasle izateko.

2022 apirila 04

10/22 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Nafarroako Arartekoarena, zeinaren bidez Javier Pérez Font Nafarroako Arartekoaren aholkulari teknikoari baimena ematen zaion unibertsitateko irakasle izateko.

Apirilaren 1eko 8/22 Ebazpenaren bidez, Javier Pérez Font Nafarroako Arartekoaren aholkulari tekniko izendatu zuten.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 26. artikuluaren arabera, Aholkulari izatea bateragarri izan daiteke irakasle lanarekin, Nafarroako Arartekoak askatasunez eta espresuki oniritzia eman ondoren, eta interesdunak hala eskatuta,

 

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Javier Pérez Font jaunari baimena ematea unibertsitateko irakasle izateko, bateragarria baita Nafarroako Arartekoaren aholkulari tekniko gisa ematen dituen zerbitzuekin.

Bigarrena.- Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, dagozkion ondoreetarako.

 

Iruñean, 2022ko apirilaren 4an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia