Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

1/22 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2022. urteko lan egutegia onartzen duena.

2022 urtarrila 13

1/22 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2022. urteko lan egutegia onartzen duena.

Ikusi da Kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu dira honako arau hauek: 154/2021 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2022ko lan egutegia; 121/2021 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, zeinaren bidez zehazten baita zer egun izanen diren baliogabe 2022. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, epeen zenbaketarako; 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 648/2021 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako; eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2017tik 2019ra bitartekoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onetsia.

 

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2022. urteko jaiegunen egutegia; hau izango da:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna
  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna
  • Apirilaren 14a: Ostegun Santua
  • Apirilaren 15a: Ostiral Santua
  • Apirilaren 18a: Pazko bigarrena
  • Uztailaren 6a: San Fermin bezpera; jai izango da 12etatik aurrera Iruñean lan egiten dutenentzat
  • Uztailaren 7a, 8a eta 9a: San Fermin jaiak; jai izango dira Iruñean lan egiten dutenentzat
  • Uztailaren 25a: Santiago Apostolea
  • Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala
  • Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna
  • Azaroaren 29a: San Saturnino; jai eguna izango da Iruñean lan egiten dutenentzat
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren Eguna
  • Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia
  • Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna

Bigarrena.- Hau izango da ohiko lanaldia:

Urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik abenduaren 31ra:

  • Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.
  • Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi zatitua, 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Ostiraletan: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 14:45era.

Ekainaren 15etik irailaren 14ra:

  • Lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.

Hirugarrena.- 2022. urteko epeak zenbatze aldera, egun baliogabeak izango dira abenduaren 29ko 121/2021 Foru Dekretuan emandakoak: 2022ko larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 6a, apirilaren 14a, 15a eta 18a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 6a, 8a eta 26a.

Laugarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2022ko urtarrilaren 13a

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia