Partekatu edukia
Nº: 19
19/20 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Nafarroako Arartekoarena, gardentasun eta komunikazio zerbitzuen kontratazioa esleitzen duena, 2020ko uztailaren 1etik 2020ko uztailaren 31 arteko epealdirako.
18/20 Ebazpenaren bidez, ekainaren 23koa, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratatzeko prozedura hasi da, 2020ko abuztuaren 1etik 2021eko uztailaren 31a arteko epealdirako.
Kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean eta 2/2018 Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,
Lehena.- Nafarroako Arartekoaren egoitzaren gardentasun eta komunikazio zerbitzuen kontratazioa Carlos Fernández Prego jaunari esleitzea, NAN zenbakia […], 1.606,03 euroren truke BEZa barne, 2020ko uztailaren 1etik 2020ko uztailaren 31 arte.
Bigarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 1.606,03 euroko kredituak baimentzea eta konprometitzea, BEZa barne, indarrean dagoen aurrekontuaren 2279 Beste lan batzuk
partidaren kontura.
Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.
Iruñean, 2020ko ekainaren 25ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia