Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, uztailaren 9koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2020 ekitaldiko hirugarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2020 uztaila 09

: 24

24/20 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2020 ekitaldiko hirugarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2020. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (5/2020, martxoaren 4koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2000ko maiatzaren 22ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako hirugarren hiruhilekoan funtziona dezan.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 198.225,00euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako hirugarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (5/2020, martxoren 4koa) 20. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida

Izena

Zenbatekoa

P01003 P2000 4452 911200

Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak

194.975,00

P01003 P2000 7452 911200

Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak

3.250,00

 

Guztira

198.225,00

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2020ko uztailaren 9an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia