Partekatu edukia
Nº: 18
18/19 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Nafarroako Arartekoarena, 2018ko soberakinak (53.267,37euro) Foru Komunitatearen Diruzaintzara itzultzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Arartekoaren ekainaren 26ko 17/19 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeari helarazi zitzaion Nafarroako Arartekoaren 2018ko Kontu Orokorraren espedientea, hark onar zezan.
2019ko uztailaren 1eko bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erabaki zuen Nafarroako Arartekoaren 2018 ekitaldi ekonomikoko Kontu Orokorra onartzea, eta xedatu zuen, onartutako likidazioarekin bat etorriz, Foru Komunitateko Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekoa, 2018ko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagokiena, 53.267,37 eurokoa dela.
Ikusi da kontu-hartzailearen txostena.
Lehenengoa.- Foru Komunitateko Diruzaintzari itzultzea 53.267,37euro, 2018 ekitaldi ekonomikoko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagozkienak.
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2019ko uztailaren 4an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia