Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, uztailaren 22koa, Nafarroako Arartekoarena, 2019ko soberakinak (53.097,72 euro) Foru Komunitatearen Diruzaintzara itzultzeko baimena ematen duena.

2020 uztaila 22

: 27

27/20 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Nafarroako Arartekoarena, 2019ko soberakinak (53.097,72 euro) Foru Komunitatearen Diruzaintzara itzultzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Arartekoaren uztailaren 16ko 25/20 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeari helarazi zitzaion Nafarroako Arartekoaren 2019ko Kontu Orokorraren espedientea, hark onar zezan.

2020ko uztailaren 20ko bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erabaki zuen Nafarroako Arartekoaren 2019 ekitaldi ekonomikoko Kontu Orokorra onartzea, eta xedatu zuen, onartutako likidazioarekin bat etorriz, Foru Komunitateko Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekoa, 2019ko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagokiena, 53.097,72 eurokoa dela.

Ikusi da kontu-hartzailearen txostena.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Foru Komunitateko Diruzaintzari itzultzea 53.097,72 euro, 2019 ekitaldi ekonomikoko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagozkienak.

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2020ko uztailaren 22an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia