Partekatu edukia
Nº: 30
30/18 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Nafarroako Arartekoarena, 2017ko soberakinak (96.853,96euro)Foru Komunitatearen Diruzaintzara itzultzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Arartekoaren maiatzaren 18ko 19/18 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeari helarazi zitzaion Nafarroako Arartekoaren 2017ko Kontu Orokorraren espedientea, hark onar zezan.
2018ko maiatzaren 28ko bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erabaki zuen Nafarroako Arartekoaren 2017 ekitaldi ekonomikoko Kontu Orokorra onartzea, eta xedatu zuen, onartutako likidazioarekin bat etorriz, Foru Komunitateko Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekoa, 2017ko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagokiena, 96.853,96 eurokoa dela.
Ikusi da kontu-hartzailearen txostena.
Lehenengoa.- Foru Komunitateko Diruzaintzari itzultzea 96.853,96euro, 2017 ekitaldi ekonomikoko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagozkienak.
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2018ko uztailaren 16an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia