Partekatu edukia
Nº: 1
1/20 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2020. urteko lan egutegia onartzen duena.
Ikusi da Kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu dira honako arau hauek: 197/2019 Foru Agindua, abenduaren 19koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia; 337/2019 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez zehazten baita zer egun izanen diren baliogabe 2020. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, epeen zenbaketarako; 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 250/2019 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako; eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2017tik 2019ra bitartekoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onetsia.
Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2020. urteko jaiegunen egutegia; hau izango da:
Bigarrena.- Hau izango da ohiko lanaldia:
Urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik abenduaren 31ra:
Ekainaren 15etik irailaren 14ra:
Hirugarrena.- 2020. urteko epeak zenbatze aldera, egun baliogabeak izango dira abenduaren 27ko 337/2019 Foru Dekretuan emandakoak, maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpenean zehaztutakoak: 2020ko larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 1 eta 6a,martxoaren 19a, apirilaren 9, 10 eta 13a, maiatzaren 1a, urriaren 12a, eta abenduaren 3, 7, 8 eta 25a.
Laugarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2020ko urtarrilaren 9a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia