Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, urtarrilaren 4koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2019. urteko lan egutegia onartzen duena.

2019 urtarrila 04

: 1

1/19 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2019. urteko lan egutegia onartzen duena.

Ikusi da Kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu dira honako arau hauek: 149/2018 Foru Agindua, abenduaren 14koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia; 105/2018 Foru Dekretua, abenduaren 19koa, zeinaren bidez zehazten baita zer egun izanen diren baliogabe 2019. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, epeen zenbaketarako; 312/2018 Ebazpena, ekainaren 19koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 730/2018 Ebazpena, abenduaren 11koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako; eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2017tik 2019ra bitartekoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onetsia.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2019. urteko jaiegunen egutegia; hau izango da:

  • Urtarrilaren 1a:Urteberri eguna
  • Urtarrilaren 7a:Errege eguneko hurrengo astelehena
  • Martxoaren 19a: San Jose
  • Apirilaren 18a:Ostegun Santua
  • Apirilaren 19a:Ostiral Santua
  • Apirilaren 22a:Pazko bigarrena
  • Maiatzaren 1a:Langilearen Eguna
  • Uztailaren 6a:San Fermin bezpera; jai izango da 12etatik aurrera Iruñean lan egiten dutenentzat
  • Uztailaren 8a, 9a eta 10a:San Fermin jaiak; jai izango dira Iruñean lan egiten dutenentzat
  • Abuztuaren 15a:Ama Birjinaren Jasokundea
  • Urriaren 12a:Espainiako Jai Nazionala
  • Azaroaren 1a:Santu Guztien Eguna
  • Azaroaren 29a:San Saturnino; jai izango da Iruñean lan egiten dutenentzat
  • Abenduaren 3a:San Frantzisko Xabierkoa
  • Abenduaren 6a:Konstituzioaren Eguna
  • Abenduaren 25a:Eguberri eguna

Bigarrena.- Hau izango da ohiko lanaldia:

Urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik abenduaren 31ra:

  • Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.
  • Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi zatitua, 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Ostiraletan: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 14:30era.

Ekainaren 15etik irailaren 14ra:

  • Lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.

Hirugarrena.-2019. urteko epeak zenbatze aldera, egun baliogabeak izango dira abenduaren 19ko 105/2018 Foru Dekretuan eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpenean zehaztutakoak: 2019ko larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 1 eta 7a,martxoaren 19a, apirilaren 18, 19 eta 22a, maiatzaren 1a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 3, 6 eta 25a.

Laugarrena.-Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2019ko urtarrilaren 4a

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia