Partekatu edukia
Nº: 8
8/17 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Nafarroako Arartekorena, Nafarroako Gobernuari dagozkion aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.
2017. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko, 2016ko abenduaren 28ko, 24/2016 Foru Legean, Nafarroako Ogasun Publikoaren, apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2000ko maiatzaren 22ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako lehen hiruhilekoan funtziona dezan.
Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.
Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 188.386,00 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako lehen hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (24/2016, abenduaren 28koa) 21. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:
Partida | Izena | Zenbatekoa |
---|---|---|
P01003 P2000 4452 911200 | Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak | €184.220,00 |
P01003 P2000 7452 911200 | Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak | €4.166,00 |
Guztira | €188.386,00 |
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2017ko urtarrilaren 31n
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia