Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2020rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.

2020 urtarrila 30

: 5

5/20 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2020rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.

Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu da honako hauetan ezarritakoa: 27/2018 Foru Legea, abenduaren 24koa, Nafarroako 2019. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoarena; Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa eta Nafarroako Arartekoaren otsailaren 26ko 17/08 eta urtarrilaren 26ko 6/09 ebazpenak.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko langileen ordainsariak Nafarroako 2020. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean 2020rako ezarritako gehieneko igoera globala adina igoko direla 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2020rako urteko ordainsari gordina 68.667,48 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2020rako urteko ordainsari gordina 56.445,20 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea. Horrek esan nahi du % 5,06 igo dela.

Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2020rako urteko ordainsari gordina 53.726,54 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2020rako urteko ordainsari gordina 33.112,52 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

Partida

Izena

Jatorrizko partida

Helmugako partida

1230

Funtzionarioen ordainsariak

36.742,44

 

1310

Kontratatutako langileen ordainsariak

 

36.742,44

Zazpigarrena.- Baimena ematea eta konpromisoa hartzea aurreko puntuetan onartutako Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2020 ekitaldiko urteko ordainari gordinetatik eratorritako gastuak 2020 ekitaldirako indarrean dagoen gastu-aurrekontuko partida hauen kargura egiteko.

Partida

Izena

Zenbaketoa

1000

Defendatzailearen ordainsariak

66.992,66 €

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

245.182,89 €

1230

Funtzionarioen ordainsariak

85.485,07 €

1310

Kontratatutako langileen ordainsariak

36.742,44 €

1600

Gizarte Segurantza

96.626,28 €

Zortzigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2020ko urtarrilaren 30ean.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia