Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2019rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.

2019 urtarrila 30

: 5

5/19 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2019rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.

Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu da honako hauetan ezarritakoa: 27/2018 Foru Legea, abenduaren 24koa, Nafarroako 2019. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoarena; Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa; Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko Funtzionarioen Langile Batzarraren arteko 2017 eta 2019rako hitzarmena; eta Nafarroako Arartekoaren otsailaren 26ko 17/08 eta urtarrilaren 26ko 6/09 ebazpenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko langileen ordainsariak Nafarroako 2019. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legean 2019rako ezarritako gehieneko igoera globala adina igoko direla 2019ko urtarrilaren 1etik Aurrera.

Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2019rako urteko ordainsari gordina 66.992,66 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena.-Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2019rako urteko ordainsari gordina 55.068,44 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea. Horrek esan nahi du % 5,06 igo dela.

Laugarrena.-Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2019rako urteko ordainsari gordina 52.416,14 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena.-Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2019rako urteko ordainsari gordina 32.304,86 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena.-Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

Partida

Izena

Zenbatekoa

1230

Funtzionarioen ordainsariak, guztira

32.550,00 €

 

1310

Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak

 

32.550,00 €

Zazpigarrena.-Baimena ematea eta konpromisoa hartzea aurreko puntuetan onartutako Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2019 ekitaldiko urteko ordainari gordinetatik eratorritako gastuak 2019 ekitaldirako indarrean dagoen gastu-aurrekontuko partida hauen kargura egiteko.

Partida

Izena

Zenbatekoa

1000

Defendatzailearen ordainsarik

€ 66.992,66

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

€ 245.182,84

1230

Funtzionarioen ordainsariak, guztira

€ 89.338,11

1310

Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak

€ 32.550,00

1600

Gizarte Segurantza

€ 96.669,92

Zortzigarrena.-Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2019ko urtarrilaren 30ean

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia