Partekatu edukia
Nº: 6
6/18 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2018rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.
Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu da honako hauetan ezarritakoa: 20/2017 Foru Legea, abenduaren 28koa, Nafarroako 2018. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoarena; Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa; Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko Funtzionarioen Langile Batzarraren arteko 2017 eta 2019rako hitzarmena; eta Nafarroako Arartekoaren otsailaren 26ko 17/08 eta urtarrilaren 26ko 6/09 ebazpenak.
Lehenengoa.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko langileen ordainsariak Nafarroako 2018. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legean 2018rako ezarritako gehieneko igoera globala adina igoko direla 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2018rako urteko ordainsari gordina 65.840,46 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.
Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2018rako urteko ordainsari gordina 54.121,34 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea. Horrek esan nahi du % 5,06 igo dela.
Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2018rako urteko ordainsari gordina 51.514,68 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.
Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2018rako urteko ordainsari gordina 31.749,20 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.
Seigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:
Partida | Izena | Zenbatekoa | |
---|---|---|---|
1604 | I. kapitulua, funtsa | 651,84 € | |
1000 | Defendatzailearen ordainsarik | 651,84 € | |
1230 | Funtzionarioen ordainsariak, guztira | 31.000,20 € | |
1310 | Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak | 31.000,20 € |
Zazpigarrena.- Baimena ematea eta konpromisoa hartzea aurreko puntuetan onartutako Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2018 ekitaldiko urteko ordainari gordinetatik eratorritako gastuak 2018 ekitaldirako indarrean dagoen gastu-aurrekontuko partida hauen kargura egiteko.
Partida | Izena | Zenbatekoa |
---|---|---|
1000 | Defendatzailearen ordainsarik | € 65.840,46 |
1100 | Behin-behineko langileen ordainsariak | € 240.966,04 |
1230 | Funtzionarioen ordainsariak, guztira | € 78.749,02 |
1310 | Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak | € 31.000,20 |
1600 | Gizarte Segurantza | € 92.940,00 |
Zortzigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñea, 2018ko urtarrilaren 30a
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia