Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Herriaren Defendatzaileen Europako Sareko lotura-agentea izendatzen duena.

2017 urtarrila 30

: 5

5/2017 Ebazpena, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Herriaren Defendatzaileen Europako Sareko lotura-agentea izendatzen duena.

2017ko urtarrilaren 25ean Europako Arartekoaren idatzi bat jaso zen, eta idatzi horretan eskatzen zen jakinarazteko Nafarroako Arartekoaren erakundean nori dagokion Herriaren Defendatzaileen Europako Sarean lotura-agente izatea. Beraz, erakunde honetako pertsona bat izendatu behar da aipatutako sare horretan lotura-agentearen rola betetzeko.

Horren ondorioz, Nafarroako Arartekoaren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduko 7 r) artikuluarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.- […] andrea izendatzeaHerriaren Defendatzaileen Europako Sareko lotura-agente.

Bigarrena.- Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 30ean

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia