Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, 2017. urterako Nafarroako Arartekoa erakundearen zerbitzuko langileendako urteko ordainsari gordinak finkatzen dituena, eta, gainera, aipatutako pertsonal-gastuak finantzatzeko behar diren kredituak baimentzen eta konprometitzen dituena.

2017 urtarrila 30

: 6

6/17 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2017rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.

Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu da honako hauetan ezarritakoa: 24/2016 Foru Legea, abenduaren 28koa, Nafarroako 2017. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoarena; Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa; Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko Funtzionarioen Langile Batzarraren arteko 2008 eta 2011rako hitzarmena; eta Nafarroako Arartekoaren otsailaren 26ko 17/08 eta urtarrilaren 26ko 6/09 ebazpenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko langileen ordainsariak Nafarroako 2017. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 24/2016 Foru Legean 2017rako ezarritako gehieneko igoera globala adina igoko direla.

Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2017rako urteko ordainsari gordina 65.188,62 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2018rako urteko ordainsari gordina 53.585,56 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea. Horrek esan nahi du % 5,06 igo dela.

Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2018rako urteko ordainsari gordina 51.004,66 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2018rako urteko ordainsari gordina 31.434,90 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

Partida

Izena

Zenbatekoa

1230

Funtzionarioen ordainsarik, guztira

28.460,04

 

1310

Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak

 

28.460,04

Zazpigarrena.- Baimena ematea eta konpromisoa hartzea aurreko puntuetan onartutako Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2017 ekitaldiko urteko ordainari gordinetatik eratorritako gastuak 2017 ekitaldirako indarrean dagoen gastu-aurrekontuko partida hauen kargura egiteko.

Partida

Izena

Zenbatekoa

1000

Defendatzailearen ordainsariak

65.188,62

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

238.580,44

1230

Funtzionarioen ondainsariak, guztira

80.497,15

1310

Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak

28.460,04

1600

Gizarte Segurantza

90.351,18

Zortzigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2017ko urtarrilaren 30a

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia