Partekatu edukia
Nº: 4
4/17 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena, praktiketako ikasleei prestakuntza emateko asmoz Nafarroako Arartekoak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin sinatutako akordio espezifikoaren ondoriozko gastuak baimentzen eta konprometitzen dituena.
Ikusi dira Nafarroako Arartekoaren 3/16, 21/16 eta 30/16 Ebazpenak eta 2016 ekitaldian UPNAren Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin sinatutako akordio espezifikoak, tituludunei praktiketako prestakuntza ematekoak. Ikusi da, halaber, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua (prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituena).
Ikusi dira Kudeaketako teknikariaren eta Kontu Hartzailetzaren txostenak.
Lehenengoa.- Baimentzea eta konprometitzea herritarrei arreta euskaraz emateko 2016ko irailaren 26an sinatutako akordio espezifikoa (2017ko urtarrilaren 1etik irailaren 25era bitarteko aldiari eragiten dio). Gastu hori indarreko aurrekontuko 4820 partidaren kargura egingo da (beste erakunde batzuekiko hitzarmenak), eta 8.046,33 eurokoa izango da. Zenbateko horretan sartzen dira enpresek Gizarte Segurantzari kotizatu beharreko kuotak.
Bigarrena.- Baimentzea eta konprometitzea herritarrei arreta gaztelaniaz emateko 2017ko urtarrilaren 11n sinatutako akordio espezifikoa (2017ko urtarrilaren 1etik urtarrilaren 10era bitarteko aldiari eragiten dio). Gastu hori indarreko aurrekontuko 4820 partidaren kargura egingo da (beste erakunde batzuekiko hitzarmenak), eta 260,70 eurokoa izango da. Zenbateko horretan sartzen dira enpresek Gizarte Segurantzari kotizatu beharreko kuotak.
Hirugarrena.- Baimentzea eta konprometitzea herritarrei arreta gaztelaniaz emateko 2018ko urtarrilaren 1ean sinatutako akordio espezifikoa (2017ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarteko aldiari eragiten dio). Gastu hori indarreko aurrekontuko 4820 partidaren kargura egingo da (beste erakunde batzuekiko hitzarmenak), eta 3.676,20 eurokoa izango da. Zenbateko horretan sartzen dira enpresek Gizarte Segurantzari kotizatu beharreko kuotak, ikasteko laguntzak eta kudeaketaren nahiz aseguruen gastuak.
Laugarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2017ko urtarrilaren 26a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia