Partekatu edukia
Nº: 4
4/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka ematen duena, euskeraren ezagupenarekin Nafarroako Arartekoaren instituzioan aritzeko.
Abenduaren 12ko, 41/2018 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arartekoak, urtebeteko prestakuntza-bekaren deialdiaren oinarriak onetsi zituen, Zuzenbideko titulua duten pertsonentzat eta euskerako ezagupenarekin. Oinarri horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 244. zenbakia, 2018ko abenduaren 20koa, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, 154. zenbakian, 2018ko abenduaren 17an eta instituzioaren espazio digitalean argitaratu ziren.
Kontu-hartzailearen txostena ikusita, Ebaluazio Batzordearen urtarrilaren 11ko eta urtarrilaren 17ko aktak, aurkeztutako eskaeren baldintzak egiaztatu ondoren, onartutako eskaerak eta egindako elkarrizketak baloratzen dira, hurrenez hurren, eta Ebaluazio Batzordeak 2019ko urtarrilaren 22an aurkeztutako proposamenarekin bat egin da.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onetsitako Nafarroako Arartekoaren antolakuntza eta funtzionamendu Erregelamenduaren 7. artikuluak emandako botereen erabileran.
Lehenengoa.-Euskara jakitea eskatzen duen prestakuntza-beka bat ematea, Nafarroako Arartekoaren erakundean, Eider Iriarte Ugalde andrea, Zuzenbideko gradua duena.
Bigarrena.-Formakuntza beka 2019ko urtarrilaren 28an hasiko da eta 2020ko urtarrilaren 27an bukatuko da.
Hirugarrena.-2019. urteko aurrekontuko "beketarako transferentziak" izeneko 4890. partidaren kargura, 2019. urteko gastuen aurrekontuarekin batera, 11.655 euroko gastua eta gastua egiteko baimena ematea, eta, horren kargura, gastua egitea, 1600. partidara, “Enpresaren kargura doan Gizarte Segurantza” Gizarte Segurantzako kotizazio-enpresaren kuotagatik, 580,92 eurokoa.
Laugarrena.-2020ko Urtarrilaren 1etik 2020ko urtarrilaren 27ra doazen bekaren gastuak, 2020ko ekitaldira aplikatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa geratzen den 1600 eta 4890. 2020ko gastuen ekitaldiko partidetan.
Bosgarrena.- Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:
Seigarrena.-Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta kontu-hartzaileari, eta instituzioaren eremu digitalean argitaratzea ( www.defensornavarra.com).
Pamplona-Iruña, 2019ko urtarrilaren 25ean
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia