Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, urtarrilaren 22koa, Nafarroako Arartekoarena, praktiketako ikasleei prestakuntza emateko asmoz Nafarroako Arartekoak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin sinatutako akordio espezifikoaren ondoriozko gastuak baimentzen eta konprometitzen dituena.

2018 urtarrila 22

: 2

2/18 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Nafarroako Arartekoarena, praktiketako ikasleei prestakuntza emateko asmoz Nafarroako Arartekoak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin sinatutako akordio espezifikoaren ondoriozko gastuak baimentzen eta konprometitzen dituena.

Ikusi dira Nafarroako Arartekoaren 22/17, 26/17 eta 33/17 Ebazpenak eta 2017 ekitaldian UPNAren Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin sinatutako akordio espezifikoak, tituludunei praktiketako prestakuntza ematekoak. Ikusi da, halaber, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua (prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituena).

Ikusi dira Kudeaketako teknikariaren eta Kontu Hartzailetzaren txostenak.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Baimentzea eta konprometitzea herritarrei arreta euskaraz emateko 2017ko uztailaren 20an sinatutako akordio espezifikoa (2018ko urtarrilaren 1etik uztailaren 19ra bitarteko aldiari eragiten dio). Gastu hori indarreko aurrekontuko 4820 partidaren kargura egingo da (beste erakunde batzuekiko hitzarmenak), eta 6.052,71 eurokoa izango da. Zenbateko horretan sartzen dira enpresek Gizarte Segurantzari kotizatu beharreko kuotak.

Bigarrena.- Baimentzea eta konprometitzea herritarrei arreta gaztelaniaz emateko 2017ko irailaren 28an sinatutako akordio espezifikoa (2018ko urtarrilaren 1etik irailaren 27ra bitarteko aldiari eragiten dio). Gastu hori indarreko aurrekontuko 4820 partidaren kargura egingo da (beste erakunde batzuekiko hitzarmenak), eta 6.572,54 eurokoa izango da. Zenbateko horretan sartzen dira enpresek Gizarte Segurantzari kotizatu beharreko kuotak.

Hirugarrena.- Baimentzea eta konprometitzea herritarrei arreta gaztelaniaz emateko 2018ko urtarrilaren 1ean sinatutako akordio espezifikoa (2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari eragiten dio). Gastu hori indarreko aurrekontuko 4820 partidaren kargura egingo da (beste erakunde batzuekiko hitzarmenak), eta 10.067,01 eurokoa izango da. Zenbateko horretan sartzen dira enpresek Gizarte Segurantzari kotizatu beharreko kuotak, ikasteko laguntzak eta kudeaketaren nahiz aseguruen gastuak.

Laugarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2018ko urtarrilaren 22a.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia