Partekatu edukia
Nº: 3
3/20 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2020 ekitaldiko lehen hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.
2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (27/2018, abenduaren 24koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean 13/2007, apirilaren 4koa, Nafarroako Aurrekontu Orokorren luzapenaren buruzkoa eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako lehen hiruhilekoan funtziona dezan.
2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren luzapena 2020rako, Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.
Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 198.225,00 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako lehen hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Zenbateko hori erakunde honek 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, 2020rako luzatu direnak, esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:
Partida | Izena | Zenbatekoa |
P01003 P2000 4452 911200 | Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak | 194.975,00 |
P01003 P2000 7452 911200 | Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak | 3.250,00 |
Guztira | 198.225,00 |
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2020ko urtarrilaren 21ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia