Partekatu edukia
Nº: 3
3/17 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2017. urteko lan egutegia onartzen duena.
Ikusi da Kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu dira honako arau hauek: 207/2016 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2017ko lan egutegia; 116/2016 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez zehazten baita zer egun izanen diren baliogabe 2017. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, epeen zenbaketarako; 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 1425/2016 Ebazpena, azaroaren 22koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako; eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2008tik 2011ra bitartekoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2009ko abenduaren 28ko bilkuran onetsia.
Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2017. urteko jaiegunen eta aste barruko egun berezien egutegia; hau izango da:
Bigarrena.- Hau izango da ohiko lanaldia:
Urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik abenduaren 31ra:
Ekainaren 15etik irailaren 14ra:
Hirugarrena.- 13 ordutako lan-poltsa ezartzen da, erabateko arduraldia ez duten langileentzat, ohizko lanordu edo arduraldia baino gehiago behar duten, asistentzia, jardunaldi, tailer, bilera, bidai edota Arartekoak eskatzen duen edozein aktotara efektiboki destinatzeko izango dira ordu hauek
Laugarrena.- 2017. urteko epeak zenbatze aldera, egun baliogabeak izango dira abenduaren 21eko 116/2016 Foru Dekretuan eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako ekainaren 17ko 614/2017 Ebazpenean zehaztutakoak: 2017ko larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 6a, apirilaren 13a, 14a eta 17a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 4a 6a, 8a eta 25a.
Bosgarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2017ko urtarrilaren 16a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia