Partekatu edukia
Nº: 2
2/20 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, 2020. urterako erakundearen lantalde organikoa eta 2019ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda onartzea eskatzen duena.
Ikusi ditut, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 40.2. artikuluan eta erakunde haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1 artikuluan xedatzen dutena; eta, bestetik, erakunde haren lantalde organikoaren proposamena, 2020. urterako Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean jorratu zena.
Proposamen horrekin bat etorrita, prestatu da erakundearen 2019. urterako lantalde organikoa. Gauzak horrela,
Lehenengoa.- Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2020. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (lanpostuen xehetasunei buruzkoa) eta 2. eranskinaz (2019ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.
Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta Nafarroako Parlamentuko presidenteari helaraztea.
Iruñean, 2020ko urtarrilaren 13an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
AZALPEN-TXOSTENA
Nafarroako Arartekoaren erakundeko 2020 urterako lantalde organikoaren proposamena 2020ko Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan jorratu zen Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean, proiektu harekin batera bidali baitzen proposamena, aipatutako erakundearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1. artikuluan xedatzen duena betez. Proiektu haren I. kapituluan (Langile-gastuak) jasotako xedapenak aipatutako proposamenean ageri ziren lantalde-aurreikuspenarekin eta ordainsariekin bat etorrita ezarri ziren.
Horrela, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzordeak onartu egin zuen erakundearen 2020. urterako Aurrekontu Proiektua, 2019ko azaroaren 18ko saioan.
Proiektuaren Azalpen-txostenean adierazten zen bezala, 2020. ekitaldirako proposatutako lantalde organikoak ez zuen aldaketarik, 2019. ekitaldiko lantalde organikoarekin alderatuta, lanpostu-kopuruari zegokionez.
Horren ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2020. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (non 2020. urterako lantalde organikoa zehazten den, lanpostuak adieraziz) eta 2. eranskinaz (2019ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.
1. ERANSKINA
2020ko NAFARROAKO ARARTEKOKO ERAKUNDEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostua | Zenbakia | Araubide | Maila | Izendap. | Baterae- | Lanpost. | Maila | Osagarri |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Idazkari nagusia - aholkulari teknikoa | 1 | C | - | X | - | - | - | - |
Aholkulari teknikoa | 3 | C | - | X | - | - | - | - |
Nafarroako Arartekoaren kabinete | 1 | G | - | X | - | - | - | - |
Administrazio-kudeaketako erdimailako teknikaria | 1 | F | B | - | 35 | 49,40 | - | 20 |
Administraria | 2 | F | C | - | - | 62,68 | 12 | - |
C: Arartekoaren erakundeko Benin-behineko kargua - izendapen askea.
G: Kabineteko Benin-behinekoa - izendapen askea.
F: Funtzionarioa.
2019ko ABENDUAREN 31n NAFARROAKO ARARTEKOAREN ZERBITZUAN LANEAN ARI DIREN FUNTZIONARIOEN ONDOKO ZERRENDA
Izen-Abizenak | Maila | Gradua | Lanpostua | Administrazio egoera |
---|---|---|---|---|
Balduz Gil, Jorge | B | 3 | Administrazio-kudeaketako erdi.mailako teknikaria | Jardunean |
Láinez Gil, Mar | C | 7 | Administraria | Jardunean |
Partekatu edukia