Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, urtarrilaren 11koa, Nafarroako Arartekoarena, praktiketako tituludunak prestatzeko akordio espezifikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin sinatzea xedatzen duena.

2017 urtarrila 11

: 2

2/17 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Nafarroako Arartekoarena, praktiketako tituludunak prestatzeko akordio espezifikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin sinatzea xedatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak ekainaren 25ean emandako 18/07 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta unibertsitate horretako Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin lankidetzan aritzeko bigarren esparru-hitzarmena sinatzea onartu zen, prestakuntza-programak gauzatzeko. Praktikak egingo dituen pertsona aukeratuta, akordio espezifiko egokia formalizatu behar da, eta ondorioz izango den gastuari aurre egiteko aurrekontu-doikuntzak egin.

Txosten juridikoa eta Kudeaketako teknikariaren nahiz Kontu-hartzailetzaren txostenak aztertu dira.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. - Onartzea tituludunak praktiketan prestatzeko akordio espezifikoa, zeina Nafarroako Arartekoaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta unibertsitate horretako Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren artean 2007ko ekainaren 25ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina izanen baita, eta adierazten baitu Ines Molina Álvarez andereak praktikak eginen dituela erakunde horretan, 2017ko urtarrilaren 11tik 2018ko urtarrilaren 10a bitarte.

Bigarrena. - 2017ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Beste erakunde batzuekiko hitzarmenak” izeneko 4820 kontusailean zordunduta, 9.838,36 euroren gastuak baimentzea eta konprometitzea (hileko 700 euro beka moduan; hileko 35,24 euro Gizarte Segurantzan kotizatzeko enpresa-kuotagatik; 785,29 euro, BEZ barne, kudeaketako eta aseguruetako gastu moduan; eta 456 euro, azkenik, prestakuntza-planean laguntzeko).

Hirugarrena. - Ebazpen hau kontu-hartzaileari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren ordezkariari eta interesdunari helaraztea.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 11n

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia