Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, urriaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, […] andreak lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.

2019 urria 31

: 27

27/19 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, […] andreak lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.

[…] andreak, erakundean administrari postua duen funtzionarioak, 2019ko urriaren 23an egindako eskaera ikusi da, lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko eskatzen duena, eta eskaerari dagokionez kudeaketa-teknikariak igorritako txostena ere bai.

Lanaldi-murrizketari dagokionean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, hau da, ondorengo hauekin:

  • Nafarroako Parlamentuko Langileriaren Estatutua
  • 27/2011 Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldi-murrizketa arautzen duena
  • Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa 2017tik 2019ra arteko urteetarako, eta aurreko akordioak,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Egindako eskaera onartzea, […] andreari lanaldiaren laurdenaren murrizketaren luzapena emanez, aipatutako araudiak ezartzen dituen baldintzetan, eta 2019ko azaroaren 2tik 2020ko maiatzaren 1era arteko ondoreekin, bi egun horiek barne.

Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta interesdunari jakinaraztea.

Iruñea, 2019ko urriaren 31n.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia