Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, urriaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, […] andreak lanaldiaren laurdena murrizteko egindako eskaera onartzen duena.

2017 urria 31

: 29

29/17 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, […] andreak lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.

[…] andreak, erakundean administrari postua duen funtzionarioak, 2017ko urriaren 5ean egindako eskaera ikusi da, lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko eskatzen duena, eta eskaerari dagokionez kudeaketa-teknikariak igorritako txostena ere bai.

Lanaldi-murrizketari dagokionean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, hau da, ondorengo hauekin:

  • Nafarroako Parlamentuko Langileriaren Estatutua
  • 27/2011 Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldi-murrizketa arautzen duena
  • Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa 2008tik 2011ra arteko urteetarako, eta aurreko akordioak,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. Egindako eskaera onartzea, […] andreari lanaldiaren laurdenaren murrizketaren luzapena emanez, aipatutako araudiak ezartzen dituen baldintzetan, eta 2017ko azaroaren 2tik 2018ko maiatzaren 1era arteko ondoreekin, bi egun horiek barne.

Bigarrena. Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta interesdunari jakinaraztea.

Iruñea, 2018ko urriaren 31n.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia