Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, urriaren 2koa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko bi prestakuntza-beken deialdirako oinarriak onesten dituena, Zuzenbideko gradua dutenentzat Nafarroako Arartekoan aritzeko.

2018 urria 02

: 37

37/2018 EBAZPENA, urriaren 2koa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko bi prestakuntza-beken deialdirako oinarriak onesten dituena, Zuzenbideko gradua dutenentzat Nafarroako Arartekoan aritzeko.

Nafarroako Arartekoa instituzio publikoa da, herritarren eskubideak eta askatasun publikoak babesten eta hobetzen ditu eta Nafarroako administrazio publikoen jarduera gainbegiratzen du. Hori horrela, Nafarroako Arartekoak uste du Zuzenbideko unibertsitate-titulua duten pertsonen prestakuntza sustatu behar dela, modu teorikoan zein praktikoan, zuzenago ezagutu ditzaten Nafarroako Arartekoaren lan egiteko modua eta jarduerak. Beka horiek, zenbait baliabideren bidez, informazioa eta aholkularitza emango die onuradunei, espedienteak nola tramitatzen diren erakutsiko die eta herritarren eskubideak babesteko zenbait jarduera egiteko aukera emango die.

Horretarako, erabaki da Nafarroako Arartekoan aritzeko Zuzenbideko gradua dutenentzat bi prestakuntza-beken deialdiko oinarriak onartzea.

Deialdiak bete egiten ditu bai oinarri arautzaile horiek araututakoa bai Nafarroako Arartekoaren araudiak agintzen duena.

Horren ondorioz, 2005eko azaroaren 21ean Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak ematen dizkidan eskumenak erabilita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.º Urtebeteko bi prestakuntza-beken deialdia onestea, Zuzenbideko gradua dutenentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

2.º Deialdia argitaratzea Nafarroako Parlamentuaren Aldizkaria Ofizialean,Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta instituzioko gune digitalean ( www.defensornavarra.com).

Iruñean, 2018ko urriaren 2an

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea.

______________________________________________________________________________________

ERANSKINA

Oinarriak, urtebeteko bi prestakuntza-beken deialdirako, Zuzenbideko gradua dutenentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

1. oinarria.Xedea.

1.1. Deialdiaren xedea da Zuzenbideko gradudunak prestatzeko bi beka ematea, lehiaketa bidez, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

1.2. Deialdiaren xedea da Zuzenbideko gradua dutenentzat prestakuntza bultzatzea, instituzioan herritarren eskubideak babesteko eta hobetzeko egiten diren jarduerak zuzenean ezagutu ditzaten.

2. oinarria.Iraupena.

2.1. Beka bakoitzak hamabi hilabete iraungo du, eta data hauetan hasiko dira:

- Lehen beka hautaketa-prozesua amaitu eta berehala hasiko da, beharrezko tramiteak egin ostean.

- Bigarrena 2019ko urtarrilaren 2anhasiko da.

2.2. Data horiek aldatu egin daitezke kasu bakoitzeko egoeren arabera.

2.3. Bekak ezin dira luzatu.

3. oinarria.Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

3.1. Beka bakoitzak 1.050 euroko zenbateko gordina izango du hilean, edo dagokion zati proportzionala, hala behar bada. Bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kuota deskontatuko zaio. Diru-kopuru horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion atxikipena egingo zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

3.2. Bekaren onuradunaren araubidea besteren konturako langileenaren parekoa izango da Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzearen ondorioetarako, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarri bezala; dekretu horrek prestakuntza-programetan parte hartzen dutenak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean nola eta zein baldintzatan sartzen diren arautzen du, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatuz.

3.3.Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzeko, bertan kidetzeko eta/edo alta hartzeko, eta araubide horretatik ateratzeko ere, kontuan hartuko da pertsona onuraduna noiz hasten den prestakuntza-programan eta noiz uzten duen, enpresak Gizarte Segurantzan inskribatzeko eta langileak kidetzeko, alta eta bajak hartzeko eta haien datuak aldatzeko Erregelamendu Orokorrean ezarritako modu, epe eta ondorioekin. Urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen araudi hori.

3.4. Onuradunari ematen zaion dirua ez da inolaz ere soldata edo lansaritzat hartuko, laguntza ekonomiko publikotzat baizik.

4. oinarria. Bateraezintasunak.

Prestakuntza-bekak bateraezinak izango dira Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioak emandako bekekin, bai eta beste administrazio, instituzio edo entitate publiko zein pribatu batzuek edo partikularrek emandako bekekin ere, instituzioak aurkakoa adieraz ezean.

5. oinarria.Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

5.1. Dokumentazioa aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak soilik izan daitezke onuradunak:

  1. Adinez nagusia izatea.
  2. Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa izatea.Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.
  3. Zuzenbideko graduaren unibertsitate-titulu ofiziala izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua, eta deialdi hau argitaratu baino lehenagoko hiru urtean lortu izana.Zuzenbideko graduaren baliokidea izango da Zuzenbideko eta beste zientzietako gradu bikoitza.
  4. Bizitokia Nafarroan izatea, deialdia argitaratu baino urte bat lehenagotik gutxienez.
  5. Jarduteko gaitasun osoa izatea, eta ez izatea bekaren xede den prestakuntza-jardueran aritzea galaraz diezaiokeen desgaitasun fisikorik edo gaixotasunik.
  6. Zerga guztien ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzea, eta ez kobratzea administrazio edo entitate publiko edo pribatu batetik helburu bera duen beste edozein laguntza publiko bateraezinik.

5.2. Baldintza horiek guztiak bekaldi osoan bete beharko dira.

6. oinarria.Baloratzeko baremoa.

Baremo honi jarraituz baloratuko dira eskabideak:

  1. Ikasketa-espedientea:Gehienez ere 10 puntu.

    Espedientearen batez besteko nota baloratuko da. Baliozkotu, onartu edo egokitutako irakasgai edo kredituak, haien kalifikazioa zehazten ez denean, nahikoa gisa baloratuko dira.

    Era berean, ikasketa-planen arabera bakarrik gai kalifikazioa izan dezaketen kreditu edo irakasgaiak ez dira kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzeko.

    Ez dira baloratuko 6 puntutik beherako batez bestekoa duten espedienteak (10 puntuko eskalan)

    Puntuazio hauek emango dira:nahikoa: puntu 1; oso ongi: 3 puntu; bikain: 4 puntu; eta ohorezko matrikula: 5 puntu.

    Espedienteetako kalifikazio zenbakidunek kontsiderazio hau izango dute: 5,0-6,9: nahikoa (N); 7,0-8,9: oso ongi (OO); eta 9,0-10: bikain (B).

  2. Bestelako unibertsitate-titulu ofizialak:

    Zuzenbideko gradua ez den bestelako unibertsitate-titulu ofizialik izanez gero, Espainiako agintariek emana edo homologatua, puntu bat emango da titulu bakoitzeko.

    Unibertsitateko gradu titulua ez den bestelako titulua, dela masterra, dela doktoretza edo besteren bat 0,5 puntu titulu bakoitzeko.

  3. Zuzenbide publikoari lotutako ikasgai edo arlo hauetan lortutako kalifikazioek: gehienez ere 10 puntu.
    • Konstituzio-zuzenbidea.
    • Zuzenbidearen iturriak.
    • Oinarrizko eskubideak.
    • Estatuaren antolaketa.
    • Administrazio-zuzenbidea, zati orokorra.
    • Administrazio-zuzenbidea, zati berezia.
    • Nafarroako zuzenbide publikoa.
  4. Hurrengo hizkuntzak jakitea: euskera, frantsetsa, ingelesa edo alemaniera.

    Ikastetxe publikoek emandako ziurtagiriak edo titulu ofizialak soilik baloratuko dira.

    Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun-agiria edo titulua edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, gehienez ere 1 puntu hizkuntza bakoitzarengatik; baremo honen arabera:

    HEOko MAILA

    ZIURTAGIRIA

    PUNTUAK

    1. eta 2. maila

    A1 eta A2

    0

    3. maila

    B1

    0,40

    4. maila

    B2

    0,70

    5. maila

    C1

    1,00

    Hizkuntza eskola ofizialetatik kanpoko ikastetxeetan egindako ikasketen kasuan, berariaz aipatu beharko da egindako ikasketak zein ziurtagiriren baliokideak diren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren gomendioei jarraikiz.

  5. Elkarrizketa pertsonala: gehienez ere 10 puntu.

    Puntu gehien lortu dituzten bost pertsonei egingo zaie elkarrizketa.Ebaluazio Batzordeko kide batek egingo ditu elkarrizketak.

    Baloraziorako honako hauek hartuko dira kontuan: motibazioa; ekimena; erantzunen argitasuna eta ordena; gaiak beren artean lotzeko gaitasuna; jendea hartzen jarduteko, talde-lanerako eta gizarte-harremanetarako gaitasunak; eta beste gaitasun sozial edo intelektual batzuk.

    Beka eskatzaileei posta elektronikoz egingo zaie dei, gutxienez ere 72 ordu lehenago.Elkarrizketa egitea nahitaezkoa da, eta hautapen prozesutik baztertu egingo da agertzen ez dena; halakoetan, puntuazio handiena duen hurrengoari deituko zaio.

7. oinarria.Eskaerak.

7.1. Interesdunek dagokion eskabidea toki hauetako batean aurkeztu beharko dute:

  1. Nafarroako Ararteko Erregistroan. Emilia Arrieta kalea 12, behea, 31002, Iruñea.
  2. Posta elektronikoz, dokumentu guztiak info@defensornavarra.com helbidera bidalita, 7.3 puntuan ezartzen dena kontuan hartuz.
  3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokiren batean.

7.2. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da eskabidea.

7.3. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

  1. Eskabidea, eranskineko ereduaren araberakoa betea.
  2. Eskatzailearen curriculum vitae-a, lortutako merezimendu guztiak zehatz-mehatz jasota.
  3. Ikasketa espedientearen ziurtagiria, maila bakoitzeko gai guztien kalifikazioekin, batez besteko nota barne, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatzen duena.
  4. Alegatzen dituen merezimenduak frogatzeko agiriak.
  5. Hizkuntzak meritu gisa baloratzeko: hizkuntza ezagutzaren dutela bermatzen duten ziurtagiriak edo titulu-egiaztagiria.

7.4. Epean aurkeztutako eskaerak aurreko zenbakian finkatutako dokumentuak ez baditu, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatuko dela, eta azken gorabehera hori jakinaraziko zaiola.

Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezingo da zuzenketarik egin.

7.5. Eskatzaileek beren helbide elektronikoa emango dute, behar diren jakinarazpenak jasotzeko.

7.6. Prestakuntza-beka jasotzeko eskaera aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

8. oinarria.Ebaluazio Batzordea.

8.1. Ebaluazio Batzordea arduratuko da betebeharrak egiaztatzeaz eta bekak eskatzen dituztenek alegatutako merezimenduak ebaluatzeaz.

8.2. Ebaluazio Batzordeak aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratuko ditu, eta izangaien zerrenda bat egingo du, lortutako puntuazioaren araberakoa.

8.3. Ebaluazio Batzordea hauek osatuko dute:

  • Instituzioko idazkari nagusiak.
  • Nafarroako Ararteko aholkulari batek (idazkari-lanak egiten dituena).
  • Instituzioko kudeaketa-teknikariak.

9. oinarria.Hautaketaren ondorengo prozedura.

9.1. Ebaluazio Batzordeak bekarako hautatu dituen pertsonek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, hautaketa jakinarazi eta bost egun naturaleko epean:

  1. Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokidea den identifikazio agiriaren fotokopia.
  2. Zuzenbideko graduaren tituluaren fotokopia.
  3. Nafarroako herriren bateko erroldatze ziurtagiri eguneratua, antzinatasuna zehazten duena.
  4. Jarduteko gaitasun osoa duela, eta bekaren xede den prestakuntza-jardueran aritzea galaraz diezaiokeen desgaitasun fisikorik edo gaixotasunik ez duela adierazten duen dokumentu bat.Eredu bat emango da baldintza hori egiaztatzeko.
  5. Zerga guztien ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzea, eta ez kobratzea administrazio edo entitate publiko edo pribatu batetik helburu bera duen beste edozein laguntza publiko bateraezinik.Eredu bat emango da baldintza hori egiaztatzeko.

9.2. Beka Nafarroako Arartekoaren ebazpen baten bidez emango da, eta ebazpen hori instituzioaren gune digitalean argitaratuko da: https://www.defensornavarra.com

Hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenei idatziz emango zaie emaitzaren berri, eta lortu duten guztizko puntuazioa adieraziko zaie; nolanahi ere, espedienteko informazioa kontsultatzeko eskubidea izango dute.

9.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, ukatu egin direla ulertuko da.

10. oinarria.Tutoretza.

10.1. Beken onuradunen jarduerak aholkulari batek gainbegiratuko ditu eta aholkulari horren tutoretzapean egongo dira onuradun horiek.

10.2. Tutoreak egin beharreko lanak aginduko ditu, ordutegiak finkatuko, eta bekadunak bere eginbehar orokor eta berariazkoak betetzen dituen begiratuko du.

11. oinarria.Onuradunen betebeharrak.

Betebehar hauek dituzte beken onuradunek:

  1. Bekaren xedeko prestakuntza-jarduera betetzea.
  2. Betebeharrak eta baldintzak betetzen dituela frogatzea, bai eta, orobat, beka jasotzeko arrazoi izan diren jarduerak egin dituela eta helburuak bete direla ere.
  3. Emandako bekaren gainean egin ditzaketen egiaztapen-lan guztietan parte hartzea.
  4. Xede berarekin eskatu edo jaso dituen bestelako beka edo diru-laguntzen berri ematea Nafarroako Arartekoari.
  5. Nafarroako Arartekoari komunikatzea emandako bekari espresuki uko egiten diola, jarduerak utzi baino hamabost egun natural lehenago gutxienez.
  6. Bekaren zuzeneko ondorio diren jarduera eta argitalpen guztietan bekadun gisa aritu dela adieraztea.
  7. Bekaldiak irauten duen bitartean eta ondoren, ezagutzen duen isilpeko informazio tekniko edo administratiboaren gainean sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzea.
  8. Zein erakundetan jarduten duen, bertako barne edo funtzionamendu araubidea betetzea.
  9. Nafarroako Ogasun Publikoarekin dituen betebeharrak egunean dituela egiaztatzea.Emango den ereduan, Nafarroako Arartekoari baimena ematea egongo da, onuradunak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen dituen datuak kontsultatzeko, jarduerak hasten diren unean.
  10. Nafarroako Arartekoaren datu pertsonalak babesteko legezko erregimena onartzea.

12. oinarria.Prestakuntza-jardueraren hasiera eta uko egitea.

12.1. Onuradunak adierazten den egunean hasi beharko du lanean instituzioan.Adierazitako egunean onuraduna ez bada jardunean hasten, Nafarroako Arartekoari horren berri eman gabe, edo onuradunak lanean ez hasteko arrazoiak adierazi eta instituzioak ez badu ikusten ezinbesteko arrazoiak direla edo ez dagoela behar bezala justifikatuta, bekari behin betiko uko egiten diola ulertuko da.

12.2. Bekari uko eginez gero, Nafarroako Arartekoari horren berri eman beharko zaio.Beka erabiltzen hasi ondoren, bekari uko eginez gero, Nafarroako Arartekoari berariazko ukoaren berri eman beharko zaio, jarduera utzi baino hamabost egun natural lehenago gutxienez.

12.3. Eskuratutako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, zilegi izango da zerrendan hurrengo dagoenari ematea, deusetan galarazi gabe onuradunak uko egin arte dituen betebeharrak.

13. oinarria.Prestakuntza-jarduera egitea.

Bekaduna Nafarroako Arartekoaren egoitzan arituko da, astean 30 ordu eginda.Halaber, bekadunak prestakuntzarako behar diren joan-etorriak egingo ditu.

Bekadunek 27 egun natural izango dituzte atseden hartzeko.

14. oinarria.Jabetza intelektuala.

Bekarako hautatu diren pertsonek jabetza intelektualaren gainean dituzten eskubideak, Nafarroako Ararteko bekaldian egindako jardueraren ondorioz eskuratzen direnak, eskubide horiek erregulatzen dituzten Estatuko arauetan ezarritakoari jarraikiz arautuko dira. Horri dagokionez, instituzioak ez dio uko egiten agirien, azterlanen, ikerlanen, lanen, eskubideen, emaitza zientifikoen eta izan litezkeen asmakuntzen gainean legokiokeen jabetzari.

15. oinarria. Lan- edo administrazio-harremanik eza.

15.1. Beka erabiltzea eta bekaduna izatea ez da zerbitzuak ematea, eta egoera horrek ez dakar berarekin lan-harremanik, lan administratiborik edo lan estatutupekorik sortzea Nafarroako Arartekoaren instituzioarekin, ez eta antzeko eskubiderik lortzea ere. Instituzioak ez du konpromisorik hartuko beka bukatutakoan bekadunak bere plantillan sartzeko.

15.2. Prestakuntza bekadunei agintzen zaizkien lan edo jarduerak Nafarroako Ararteko langileek gainbegiratuko dituzte eta langile horiek izango dira lan horien erantzuleak.Bekadunek ezingo dituzte Nafarroako Ararteko langileen eginkizunak bete edo beraientzat hartu, ez eta hirugarrenen aurrean instituzioko kide, ordezkari edo agente gisa agertu ere.

16. oinarria.Kalte-ordainak jasotzeko eskubidea.

Bekadunek, prestakuntza egiten ari direneko Nafarroako Arartekorekin duen harreman juridikoa ezertan aldatu gabe, eskubidea izango dute zerbitzuagatik eta bidaiengatik izango dituzten gastuengatik langileei dagozkien ordain berberak jasotzeko.

17. oinarria.Bekaren ordainketa itzultzea edo bertan behera uztea.

17.1. Nafarroako Arartekoak eskubidea izango du onuradunei eskatzeko jaso duten zenbateko osoa edo zati bat itzultzeko, edo zenbateko horiek bertan behera uzteko, kasu hauetan:

  1. Beka eskatzeko eta lortzeko baldintzak faltsutu baditu edo beka ez ematea ondorioztatuko luketen baldintzak ezkutatu baditu.
  2. Bekadunak bere gain hartutako betebeharrak eta eginkizunak ez betetzea, jarduerak egiten ardurarik ez jartzea, errendimendu eta aprobetxamendu eskasa izatea eta lanak kalitate gabekoak izatea.
  3. Prestakuntza-beka emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzea, aldez aurretik administrazio baimena lortu gabe. Horretaz gain, aldi berean jasotzea beka horrekin bateratu ezin den beste beka edo diru-laguntzaren bat.
  4. Instituzioak egindako bekaren inguruko egiaztatze-jardueretan parte ez hartzea.

17.2. Nafarroako Arartekoak erabakiko du, ebazpen baten bidez, beka itzuli behar den edo bertan behera geratuko den. Horretarako, aldez aurretik espediente bat egingo da, txostenekin, frogekin eta onuradunaren alegazioekin.

17.3. Ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, tokia, modua eta diru-sartzea egiteko edo beka eteteko epea adierazita.

18. oinarria. Prestakuntzaren egiaztagiria.

Prestakuntza-beka bukatzen denean, Nafarroako Arartekoak egiaztagiri publiko bat argitaratuko du onuradunaren prestakuntzari buruzkoa.

19. oinarria.Aplikatu beharreko legeria.

Oinarri hauen interpretazioen eta aplikazioen ondorioz ager daitezkeen gorabehera guztiak Nafarroako Arartekoak ebatziko ditu, oinarrietan ezarritakoaren eta aplikatu behar den araudiaren arabera.

20. oinarria.Errekurtsoak.

Errekurtso hauek jar daitezke deialdiko oinarrien eta oinarriak betetzeko ekintzen aurka:

  1. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango dute Nafarroako Arartekoaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta, hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
  2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, oinarri hartuta urtarrilaren 13ko 29/1998 Legea (administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duena).

______________________________________________________________________________________

ZUZENBIDEAN GRADUATUTAKO PERTSONENTZAT NAFARROAKO ARARTEKOAN ARITZEKO PRESTAKUNTZA BEKA BAT ESKATZEKO ESKAERA ORRIA

-------------------------------------------------- jaun/andreak, ----------------- NAN zenbakia duenak, --------------- helbidean bizi denak (zehaztu kalea, plaza, posta-kodea eta herria), eta prozedura honi dagozkion jakinarazpenetarako ------------ telefonoa eta ----------------------------- posta elektronikoa dituenak,

ESKATZEN DU: Duela gutxi deitutako Nafarroako Arartekoaren erakundean aritzeko Zuzenbidean graduatutako pertsonentzako prestakuntza-beka bat lortzeko prozeduran parte hartzea.

ADIERAZTEN DU: Deialdiko 5. oinarrian ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela (adin nagusikoa izatea, nazionalitatea, Zuzenbideko gradu-titulua, Nafarroan bizitzea, zereginak betetzeko gaitasuna eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea).

HORRETARAKO, deialdiko 7.3 oinarria betez, hark eskatutako dokumentu hauek aurkezten ditu: a) eskaera-orria, beteta eta sinatuta, b) curriculum vitae-a eta lortutako merezimenduen zerrenda, c) espediente akademikoaren egiaztagiria, d) aipatutako merezimenduak egiaztatzeko dokumentuak eta e) beharrezkoa izanez gero, hizkuntzen egiaztapen-tituluak.

JAKINARAZTEN DU: Onartzen dituela deialdiko oinarriak eta prestakuntza-beka honen kudeaketari lotuta bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen duela.

-------------------------------an, 2018ko -------------ren -----an.

Eskatzailearen sinadura.

Deialdia bizkortzeko, arren, dokumentuak posta elektroniko bidez info@defensornavarra.com edo Emilio Arrieta 12, behea, Iruñea helbidean aurkezteko eskatzen da.

NAFARROAKO ARARTEKO JAUNA

______________________________________________________________________________________

DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Datu pertsonalen babesarekin lotutako alderdi guztietan, Nafarroako Arartekoak 2016ko apirilaren 27ko Europako Araudiarekin, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin eta bere jarduerari aplikagarri zaizkion gainerako legeekin bat etorriz jarduten du.

1. Arduraduna: Nafarroako Arartekoa. 2. Xedea:erakundearen jarduera administratiboa (langileak, kontratazioa, zergak…). 3.Legitimazioa:Kontratu, estatutu edo lege bidezko harremana betetzea. 4.Hartzaileak:administrazio eta erakunde publikoak eta banketxeak. 5. Eskubideak:atzipena, zuzenketa, ezabapena, tratamenduaren mugaketa, aurkaratzea, eramangarritasuna eta onespenean atzera egitea, legez ezarritako baldintzetan. 6.Datuen jatorria:administrazio eta erakunde eskudunak, eta interesdunak. 7. Informazio osagarria: www.defensornavarra.com webgunean kontsultatu daiteke (pribatutasun-politika).

Datuen babesari eta beren eskubideak erabiltzeari dagokionez, interesdunek hona jo dezakete: Nafarroako Arartekoa helbidea: Arrieta 12, etxabea, Iruñea (Posta-kodea: 31002), telefono zk.: 948 203571, helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com.

Partekatu edukia