Partekatu edukia
Nº: 26
26/2019 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka ematen duena, Nafarroako Arartekoaren instituzioan aritzeko.
Abuztuaren 23ko, 20/2019 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arartekoak, urtebeteko bi prestakuntza-beken deialdien oinarriak onetsi zituen, Zuzenbideko titulua duten pertsonentzat. Oinarri horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 173. zenbakia, 2019ko irailaren 3koa, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, 8. zenbakian, 2019ko irailaren 3an eta instituzioaren espazio digitalean argitaratu ziren.
Kontu-hartzailearen txostena ikusita, Ebaluazio Batzordearen urriaren 2ko eta urriaren 9ko aktak, aurkeztutako eskaeren baldintzak egiaztatu ondoren, onartutako eskaerak eta egindako elkarrizketak baloratzen dira, hurrenez hurren, eta Ebaluazio Batzordeak 2019ko urriaren 16an aurkeztutako proposamenarekin bat egin da.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onetsitako Nafarroako Arartekoaren antolakuntza eta funtzionamendu Erregelamenduaren 7. artikuluak emandako botereen erabileran.
Lehenengoa.- Prestakuntza-beka bat ematea, Nafarroako Arartekoaren erakundean, Inge Zelaia Zubikoa andrea, Zuzenbideko gradua duena.
Bigarrena.- Formakuntza beka 2020ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 2020ko abenduaren 31n bukatuko da.
Hirugarrena.- Bekarengatik eratorritako gastuak 2020ko ekitaldira bideratuko dira, eta 1600, Gizarte Segurantza enpresaren kargura
deituriko partidan eta 4890 Bekentzako transferentzia
deituriko partidan kreditu nahiko eta egokia egotera baldintzatuko dira, 2020ko ekitaldian.
Laugarrena.- Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:
Bostgarrena.- Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta kontu-hartzaileari, eta instituzioaren eremu digitalean argitaratzea ( www.defensornavarra.com).
Pamplona-Iruña, 2019ko urriaren 21ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia