Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, otsailaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko kontratua esleitzen duena, 2020ko martxoaren 1etik 2020ko apirilaren 30a arteko epealdirako.

2020 otsaila 27

: 7

7/20 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko kontratua esleitzen duena, 2020ko martxoaren 1etik 2020ko apirilaren 30a arteko epealdirako.

Otsailaren 29ko 13/16 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren egoitza 2016ko martxoaren 1etik 2017ko otsailaren 28ra arte garbitzeko zerbitzuak emateko kontratua esleitu zitzaion EULEN SA enpresari. Gero, 2017ko otsailaren 16ko 10/17, eta 2018ko otsailaren 20ko 8/18 eta 2019ko otsailaren 21eko 6/19 Ebazpenen bidez, kontratua hiru urtez luzatzea onartu zen

Laster amaituko da kontratua, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean eta 2/2018 Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko EULEN, S.A. enpresari, […] IFZ zenbakidunari, esleitzea, 3.202,04 euroren truke BEZa barne, 2020ko martxoaren 1etik 2020ko apirilaren 30a arte.

Bigarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 3.202,04 euroko kredituak baimentzea eta konprometitzea, BEZa barne, indarrean dagoen aurrekontuaren 2271 “Garbiketa zerbitzuak” partidaren kontura.

Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Iruñean, 2020ko otsailaren 27an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia