Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, otsailaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko kontratua esleitzen duena, 2020ko martxoaren 1etik 2020ko apirilaren 30a arteko epealdirako.

2020 otsaila 27

: 8

8/20 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko kontratua esleitzen duena, 2020ko martxoaren 1etik 2020ko apirilaren 30a arteko epealdirako.

Martxoaren 6ko 11/17 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko laguntza teknikoa 2017ko martxoaren 6tik 2018ko otsailaren 28ra arte emateko kontratua esleitu zitzaion

Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak SL enpresari. Ondoren, 2018ko otsailaren 20ko 9/18 eta 2019ko otsailaren 21eko 7/19 Ebazpenen bidez bi urtebeteko luzapenak onartu ziren.

Laster amaituko da kontratua, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean eta 2/2018 Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko 2020ko martxoaren 1etik 2020ko apirilaren 30era arte Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak SL enpresari, […] IFZ zenbakidunari esleitzea.

Bigarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 14.000 euroko kreditua baimentzea, indarrean dagoen aurrekontuaren 2278 “Euskarazko itzulpen-lanak” partidaren kontura.

Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Iruñean, 2020ko otsailaren 27an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia