Partekatu edukia
Nº: 8
8/19 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2019. urterako ordainsariak ehuneko 2,25 igotzen dituena 2019. Urterako, eta ordainsarien igoera hori aitortu eta ordaintzeko beharrezkoak diren kreditu eta gastu-aginduen aldaketak baimentzen dituena.
Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak igoko dira, Estatuko legediak sektore publikoko langileentzat 2019rako ezarritako gehieneko globala igo ere, ondorioak 2019ko urtarrilaren 1ean hasita; halaxe xedatu baita 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen 6. artikuluko lehenengo atalean. Gainera, hala baldin badagokio, ordainsariak egokituko dira, lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsariak bat etorri behar baitu lanpostuaren beraren zailtasun tekniko, arduraldi, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasun baldintza bereziekin.
Alde horretatik, arestian aipatutako abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen 9.12 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.
Abenduaren 21eko 24/2018 Errege Lege Dekretu horren 3. Artikuluaren 2. paragrafoan ezartzen denez, 2019an sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariek ezin izanen dute ehuneko 2,25etik gorako igoera globalik izan 2018ko abenduaren 31n indarra zutenekin alderaturik.
Ikusi da Kudeaketa Teknikariaren Txostena eta aintzat hartu dira 27/2018 Foru Legea, abenduaren 24koa, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; 24/2018 Errege Lege Dekretua; 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa; eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioa,
Lehenengoa.- 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzurako langileen ordainsariek 2018ko ordainsariekiko ehuneko 2,25eko gorakada izan dutela xedatzea.
Bigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:
Partida | Denominación | Jatorrizko partida | Hemulgako partida |
---|---|---|---|
1604 | I. kapitulua, funtsa | 7.756,28 | |
1000 | Defendatzailearen ordainsarik | 1.507,38 | |
1100 | Behin-behineko langileen ordainsariak | 5.516,56 | |
1310 | Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak | 732,34 |
Hirugarrena.- Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2019ko ekitaldirako urteko ordainsari gordinen ondoriozko gastuak baimentzea eta konprometitzea, ehuneko 2,25eko gorakada erantsi ondoren, 2019. urteko ekitaldirako indarreko gastuetarako aurrekontu-sail hauen kontura eta jada baimendu eta konprometitutako kredituekiko aldeari dagokion kopuruagatik:
Partida | Izena | Zenbatekoa |
1000 | Defendatzailearen ordainsariak | 1.507,38 |
1100 | Behin-behinekolangileen ordainsariak | 5.516,56 |
1230 | Funcionario langileen ordainsariak | 2.003,87 |
1310 | Aldi batearlo kontratatutako langileen ondainsariak | 732,34 |
Laugarrena.- 2019ko urtarrileko atzerapenak ordainketa bakar batean ordain daitezen agintzea, ordainsarien ehuneko 2,25eko igoerak 2019ko urtarrilaren 1etik izan dezan eragina.
Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñean, 2019ko otsailaren 26an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia