Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, otsailaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko laguntza teknikorako kontratua beste urtebete, 2019ko martxoaren 1etik 2020ko otsailaren 29ra arte, luzatzea onartzen duena.

2019 otsaila 21

: 6

6/19 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko laguntza teknikorako kontratua beste urtebete, 2019ko martxoaren 1etik 2020ko otsailaren 29ra arte, luzatzea onartzen duena.

Otsailaren 29ko 13/16 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren egoitza 2016ko martxoaren 1etik 2017ko otsailaren 28ra arte garbitzeko zerbitzuak emateko kontratua esleitu zitzaion EULEN SA enpresari, eta bi alderdiek 2016ko otsailaren 29an sinatu zuten laguntza-kontratua. Gero, 2017ko otsailaren 16ko 10/17 eta 2018ko otsailaren 20ko 8/18 Ebazpenen bidez, kontratua urtebete luzatzea onartu zen, eta luzapen-dokumentua sinatu zuten bi alderdiek.

Laster amaituko da bigarren luzapena, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko laguntza teknikorako kontratua beste urtebete luzatzea onartzea: 2019ko martxoaren 1etik 2020ko otsailaren 29ra arte.

Bigarrena.-Prezioen berrikuspena egiteko, aurreko urteko Nafarroako KPIa erabiliko da, dagokion erakunde ofizial eskudunak ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.- Luzapen horrek eragingo dituen gastuak, 2019ko martxoaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokionez, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2271 partidaren kontura (garbiketa-zerbitzuak) baimendu eta konprometituko dira. Aplikatuko den tarifa kalkulatzeko, Nafarroako KPIak 2018ko martxotik 2019ko otsailera egindako aldaketa aintzat hartuko da.

Laugarrena.- Adierazitako luzapenak eragingo dituen gastuak, 2020ko urtarrilaren 1etik otsailaren 29ra arteko aldiari dagokionez, 2020ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2020ko gastu-aurrekontuko 2271 partidan (garbiketa-zerbitzuak) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Iruñean, 2019ko otsailaren 21ean

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia