Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena otsailaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko laguntza teknikorako kontratua urtebete, 2018ko martxoaren 1etik 2019ko otsailaren 28ra arte, luzatzea onartzen duena.

2018 otsaila 21

: 9

9/18 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko laguntza teknikorako kontratua urtebete, 2018ko martxoaren 1etik 2019ko otsailaren 28ra arte, luzatzea onartzen duena.

Martxoaren 6ko 11/17 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko laguntza teknikoa 2017ko martxoaren 6tik 2018ko otsailaren 28ra arte emateko kontratua esleitu zitzaion Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak SL enpresari, eta bi alderdiek 2017ko martxoaren 6an sinatu zuten laguntza-kontratua.

Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren erakundearen testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko laguntza teknikorako kontratua urtebete luzatzea onartzea: 2018ko martxoaren 1etik 2019ko otsailaren 28ra arte.

Bigarrena.- Prezioen berrikuspena egiteko, aurreko urteko Nafarroako KPIa erabiliko da, dagokion erakunde ofizial eskudunak ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.- Luzapen horrek eragingo dituen gastuak, 2018ko martxoaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokionez, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (euskarazko itzulpen-lanak) baimenduko dira. Aplikatuko den tarifa kalkulatzeko, Nafarroako KPIak 2017ko martxotik 2018ko otsailera egindako aldaketa aintzat hartuko da.

Laugarrena.- Adierazitako luzapenak eragingo dituen gastuak, 2019ko urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra arteko aldiari dagokionez, 2019ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2019ko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (euskarazko itzulpen-lanak) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Iruñean, 2018ko otsailaren 20an

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia