Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, otsailaren 16koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko laguntza teknikorako kontratua beste urtebete, 2017ko martxoaren 1etik 2018ko otsailaren 28ra arte, luzatzea onartzen duena.

2017 otsaila 16

: 10

10/17 EBAZPENA , otsailaren 16koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko laguntza teknikorako kontratua beste urtebete, 2017ko martxoaren 1etik 2018ko otsailaren 28ra arte, luzatzea onartzen duena.

Otsailaren 29ko 13/16 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren egoitza 2016ko martxoaren 1etik 2017ko otsailaren 28ra arte garbitzeko zerbitzuak emateko kontratua esleitu zitzaion […] enpresari, eta bi alderdiek 2016ko otsailaren 29an sinatu zuten laguntza-kontratua. Gero, otsailaren 16ko 10/17 Ebazpenaren bidez, kontratua urtebete luzatzea onartu zen, eta luzapen-dokumentua sinatu zuten bi alderdiek.

Laster iritsiko da 2017ko martxoaren 1etik 2018ko otsailaren 28ra doan epearen iraupenerako kontratuaren luzapena egiteko epemuga, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena .- Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko laguntza teknikorako kontratua beste urtebete luzatzea onartzea: 2017ko martxoaren 1etik 2018ko otsailaren 28ra arte.

Bigarrena .- Prezioen berrikuspena egiteko, aurreko urteko Nafarroako KPIa erabiliko da, dagokion erakunde ofizial eskudunak ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena .- Luzapen horrek eragingo dituen gastuak, 2017ko martxoaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokionez, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2271 partidaren kontura (garbiketa-zerbitzuak) baimendu eta konprometituko dira. Aplikatuko den tarifa kalkulatzeko, Nafarroako KPIak 2016ko martxotik 2017ko otsailera egindako aldaketa aintzat hartuko da.

Laugarrena .- Adierazitako luzapenak eragingo dituen gastuak, 2018ko urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra arteko aldiari dagokionez, 2018ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2018ko gastu-aurrekontuko 2271 partidan (garbiketa-zerbitzuak) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bosgarrena .- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Iruñean, 2017ko otsailaren 16an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia