Partekatu edukia
Nº: 9
9/17 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoa erakundearentzat testuak 2017ko martxoaren 1etik 2018ko otsailaren 28ra bitarte gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko zerbitzuak kontratatzeko prozedura hastekoa.
Aztertu ondoren zerbitzu horiek kontratatzeko beharra ondorioztatzen duen txostena, kontratuaren ezinbesteko baldintzak, horri buruz egindako txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena, eta kontuan izanda kontratu publikoei buruzko 6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Bakun S.L., HORI – HORI S.L. eta TISA enpresei eskatzea aurkeztu ditzatela zerbitzu horiek emateko beren eskaintzak, kontuan hartuta zerbitzuen ezaugarriak, eskaintza-eskaerarekin batera doazen kontratuaren ezinbesteko baldintzetan azaltzen diren moduan, eta horretarako, 2017ko otsailaren 24ko 14:00etara arteko epea ematea.
Bigarrena.- Zerbitzu horiek kontratatzeko gehienezko gastua 22.000 euro izan dadin finkatzea (BEZa kanpo); 2018ko ekitaldiari egoztekoa den gastua onartuko da, baldin eta 2018ko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (“euskarazko itzulpen-lanak” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.
Hirugarrena.- 22.183,33 euroko gastua baimentzea (BEZa barne), indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (euskarazko itzulpen-lanak
izenekoa), 2017ko ekitaldiari egoztekoa den parteagatik.
Laugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta prozeduran parte hartzera gonbidatutako enpresei helaraztea.
Iruñean, 2017ko otsailaren 15ean
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia