Partekatu edukia
Nº: 9
9/20 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2020. urterako ordainsariak ehuneko 2 igotzen dituena 2020. Urterako, eta ordainsarien igoera hori aitortu eta ordaintzeko beharrezkoak diren kreditu eta gastu-aginduen aldaketak baimentzen dituena.
Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak igoko dira, Estatuko legediak sektore publikoko langileentzat 2020rako ezarritako gehieneko globala igo ere, ondorioak 2020ko urtarrilaren 1ean hasita; halaxe xedatu baita 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen 6. artikuluko lehenengo atalean. Gainera, hala baldin badagokio, ordainsariak egokituko dira, lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsariak bat etorri behar baitu lanpostuaren beraren zailtasun tekniko, arduraldi, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasun baldintza bereziekin.
Alde horretatik, arestian aipatutako martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen 9.11 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.
Urtarrilaren 21eko 2/2020 Errege Lege Dekretu horren 3. Artikuluaren 2. paragrafoan ezartzen denez, 2020an sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariek ezin izanen dute ehuneko 2tik gorako igoera globalik izan 2019ko abenduaren 31n indarra zutenekin alderaturik.
Ikusi da Kudeaketa Teknikariaren Txostena eta aintzat hartu dira 5/2020 Foru Legea, martxoaren 4koa, 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; 2/2020 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 21eko; 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa; eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioa,
Lehenengoa.- 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzurako langileen ordainsariek 2019ko ordainsariekiko ehuneko 2ko gorakada izan dutela xedatzea.
Bigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:
PartidaI | Izena | Jatorrizko partida | Helmugako partida |
---|---|---|---|
1604 | I. kapitulua, funtsa | 8.849,16 | |
1000 | Defendatzailearen ordainsariak | 1.373,40 | |
1100 | Behin-behineko langileen ordainsariak | 5.030,48 | |
1230 | Funtzionarioen ordainsariak | 1.710,28 | |
1310 | Kontratatutako langileen ordainsariak | 735,00 |
Hirugarrena.- Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzurako langileen 2020ko ekitaldirako urteko ordainsari gordinen ondoriozko gastuak baimentzea eta konprometitzea, ehuneko 2ko gorakada erantsi ondoren, 2020. urteko ekitaldirako indarreko gastuetarako aurrekontu-sail hauen kontura eta jada baimendu eta konprometitutako kredituekiko aldeari dagokion kopuruagatik:
Partida | Izena | Zenbatekoa |
---|---|---|
1000 | Defendatzailearen ordainsariak | 3.048,22 |
1100 | Behin-behineko langileen ordainsariak | 11.375,79 |
1230 | Funtzionarioen ordainsariak | 1.710,28 |
1310 | Kontratatutako langileen ordainsariak | 735,00 |
1600 | Gizarte Segurantza | 5.653,58 |
Laugarrena.- 2020ko urtarrileko eta otsaileko atzerapenak ordainketa bakar batean ordain daitezen agintzea, ordainsarien ehuneko 2ko igoerak 2020ko urtarrilaren 1etik izan dezan eragina.
Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñean, 2020ko martxoaren 27an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia