Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, maiatzaren 7koa, Nafarroako Arartekoarena, praktiketako tituludunak prestatzeko akordio espezifikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin sinatzea xedatzen duena.

2018 maiatza 07

: 18

18/18 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Nafarroako Arartekoarena, praktiketako tituludunak prestatzeko akordio espezifikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin sinatzea xedatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak ekainaren 25ean emandako 18/07 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta unibertsitate horretako Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin lankidetzan aritzeko bigarren esparru-hitzarmena sinatzea onartu zen, prestakuntza-programak gauzatzeko.Praktikak egingo dituen pertsona aukeratuta, akordio espezifiko egokia formalizatu behar da, eta ondorioz izango den gastuari aurre egiteko aurrekontu-doikuntzak egin.

Txosten juridikoa eta Kudeaketako teknikariaren nahiz Kontu-hartzailetzaren txostenak aztertu dira.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Onartzea tituludunak praktiketan prestatzeko akordio espezifikoa, zeina Nafarroako Arartekoaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta unibertsitate horretako Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren artean 2007ko ekainaren 25ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina izanen baita, eta adierazten baitu […] jaunak praktikak eginen dituela erakunde horretan, 2018ko maiatzaren 7tik 2019ko maiatzaren 6ra bitarte.

Bigarrena.- 2018ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko Beste erakunde batzuekiko hitzarmenak izeneko 4820 kontusailean zordunduta, 8.357,58 euroren gastuak baimentzea eta konprometitzea (hileko 875 euro beka moduan; hileko 39,58 euro Gizarte Segurantzan kotizatzeko enpresa-kuotagatik; 785,29 euro, BEZ barne, kudeaketako eta aseguruetako gastu moduan; eta 425 euro, azkenik, prestakuntza-planean laguntzeko).

Hirugarrena.-Ebazpen hau kontu-hartzaileari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren ordezkariari eta interesdunari helaraztea.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 7an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia