Partekatu edukia
Nº: 21
21/18 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, datu pertsonalen tratamenduaaren erantzulea eta arduraduna zehazten dituena Nafarroako Arartekoaren erakundean.
2018ko maiatzaren 25ean indarrean sartuko da 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, Europar Batasunaren Datuen Babeserako Erregelamendua).
Agintari publikoek bete egin behar dute Europar Batasunaren Erregelamendua, eta, ondorioz, pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea eta tratamendu horren arduraduna izendatu behar dituzte, arau horrek agintzen duen moduan.
Horrenbestez, erantzule eta arduradun horiek izendatuko dira Nafarroako Arartekoaren erakundean, eta izendapen hori egiteko, bete egingo da Nafarroako Arartekoaren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onartutakoa.
Nafarroako arartekoaren eskumenak zerrendatzen ditu Nafarroako Arartekoaren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 7. artikuluak, eta arautzen du erakunde horren titularra, Nafarroako arartekoa, dela datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea.
Nafarroako Arartekoaren erakundeko Kudeaketa Administratiboko Teknikaria izango da datu pertsonalen arduraduna, hau da, Nafarroako Arartekoaren erakundean lan egin eta, bere eguneroko lanean datuen tratamenduari dagozkion administrazio-kudeaketako eta intendentziako lanak egiten dituen Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa (besteak beste, datu pertsonanalak, fitxategiak eta artxiboak kudeatzen dituena eta horien segurtasunaz arduratzen dena), alderdi ekonomikoez eta aurrekontuez, kontu-hartzailetzaz eta kontularitzaz arduratzen dena eta Nafarroako Arartekoaren erakundera atxikitako Nafarroako Parlamenduko langileek osatzen duten bulegoko burua dena (teknikari horrek eta gainerako funtzionarioek osatzen duten bulegokoa).Europar Batasunaren Datuen Babeserako Erregelamenduaren 28.1 artikuluak arautzen duena betetzeko, antolamendu eta neurri tekniko egokiak erabiltzeko bermea eta interesdunen eskubideak babesteko berme nahikoak ematen ditu arduradunak.
Ebazpen honen proiektuaren aldeko txostena eman du Nafarroako Arartekoaren erakundean egiten den datu pertsonalen tratamendua Europar Batasunaren Datuen Babeserako Erregelamendura egokitzeko sortu den Batzordeak.
Ondorioz, 2005eko azaroaren 21ean Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiaren 7. artikuluan xedatutakoa betez,
Lehena.- Nafarroako Arartekoaren erakundeko titularra, Nafarroako arartekoa, izendatzea erakunde horretan datu pertsonalen tratamendua egiteko pertsona erantzule, Europar Batasuneko Datuen Babeserako Erregelamenduaren eta haren garapen-arauen ondorenetarako.
Bigarrena.- Nafarroako Arartekoaren erakundean datuen tratamenduaren arduradun bakar izendatzea erakunde horretako Kudeaketa Administratiboko Teknikaria, Europar Batasuneko Datuen Babeserako Erregelamenduaren 28. artikuluaren eta hari lotutako artikuluen ondorenetarako.
Hirugarrena.- Hauek izango dira datu pertsonalen tratamenduaren erantzulearen harremanetarako datuak:
Laugarrena.- Hauek izango dira datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren harremanetarako datuak:
Bosgarrena.- Ebazpen hau jakinaraztea tratamendu-erantzuleari eta tratamendu-arduradunari, eta honen berri ematea Datuak Babesteko Espainiako Agentziari, datuen babeseko delegatuaren komunikazioarekin batera.
Seigarrena.- Ebazpen hau erakundearen gune digitalean ( www.defensornavarra.com) argitaratzea, bere hedadura handitzeko.
Iruña, 2018ko maiatzaren 25ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia