Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, maiatzaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeak egindako datu pertsonalen tratamenduari Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra aplikatzeko batzorde bat eratzen duena.

2018 maiatza 24

: 20

20/18 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeak egindako datu pertsonalen tratamenduari Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra aplikatzeko batzorde bat eratzen duena.

15/18 Ebazpenaren bidez, apirilaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo DBEO) aplikatzeko batzorde bat eratu zen. Erregelamendu hori 2018ko maiatzaren 25ean indarrean sartuko da eta agintari publikoei aplikatzekoa da.

Komitearen eginkizunetan Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, zenbait aldaketa barneratzeko premia ikusten da, izena, funtzioak eta eraketari dagokionez.

Ulermena errazteko, ebazpen honek aurreko 18/15 Ebazpena, apirilaren 24koa, ordezkatzen du.

Ondorioz, 2005eko azaroaren 21ean Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiaren 7. artikuluan xedatutakoa betez,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren erakundeak egindako datu pertsonalen tratamenduari Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra aplikatzeko batzorde bat eratzea hurrengo puntuetan ezarritako baldintzetan:

Bigarrena.- Batzordearen eginkizuna izango da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra aplikatzeko ezarri daitezkeen neurri egokienen azterketa, informea eta proposamenen berri ematea.

Hirugarrena.- Nafarroako Arartekoak, Carlos Sarasibar Marcok erakundeko idazkari nagusia, zuzenbidean lizentziatua dena, datu pertsonalen babesean eta giza eskubidetan ezagutza duenak, eta erakundeko administrazio-kudeaketarako teknikariak osatuko dute batzordea.

Laugarrena.- Ebazpen hau dagozkion xedeetarako jakinaraztea interesdunei.

Bosgarrena.- Bertan behera uztea 18/15 Ebazpena, apirilaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena.

Seigarrena.- Ebazpen hau argitaratzea erakundearen gune digitalean( www.defensornavarra.com).

Iruña, 2018ko maiatzaren 24an

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia