Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, irailaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, administrari baten zerbitzuaren beharragatik aldi baterako kontratuaren luzapena xedatzekoa.

2017 iraila 29

: 27

27/17 EBAZPENA, irailaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, administrari baten aldi baterako kontratua zerbitzu-beharrengatik luzatzea xedatzekoa.

Aintzat hartuta herritarrak erakundea gero eta gehiago erabiltzen ari direla, erakundean administrari gisara diharduen funtzionario batek lanaldia murriztuta duela, eta 2012ko azarotik beste administrari-lanpostu bat hutsik dagoela, beharrezkoa da 2008ko azaroaren 6an sinatu zen administrari baten aldi baterako kontratua luzatzea.

Horrela, bada, aztertu ditut 2008ko azaroaren 6ko kontratua eta horren orain arteko luzapenak, Kudeaketako teknikariaren txostena eta kontu-hartzailearen txostena ere.

Aztertu dut, orobat, 6/17 Ebazpena, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, eta 23/17 Ebazpena, abuztuaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoarena, 2017. urterako Nafarroako Arartekoa erakundearen zerbitzuko langileentzako urteko ordainsari gordinak finkatzen dituena, eta, gainera, aipatutako pertsonal-gastuak finantzatzeko behar diren kredituak baimentzen eta konprometitzen dituena. Horiek guztiak aintzat hartu ostean,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Zerbitzu-beharrizanak direla medio, […] 2008ko azaroaren 6an sinatutako aldi baterako kontratua luzatzea onartzea, Nafarroako Arartekoaren erakundean administrari gisara jarduteko.

Bigarrena.-Kontratuak 2017ko urriaren 1etik 2018ko martxoaren 31ra arteko iraupena izango du, eta erakundearen lantalde organikoan lanpostu horrentzat ezarritako ordainsaria aplikatuko zaio.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2017ko irailaren 29an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia